Ostirale Saindu

Gerry Adams-ek Sinn Fein-en lehendakaritza uzten du 34 urte karguan egon ondoan (esker), Michelle O'Neill  Sinn Féin buru Ipar Irlandan (erdian) eta Mary Lou McDonald Sinn Féin buru Irlandar Errepublikan (eskuin)
Gerry Adams-ek Sinn Fein-en lehendakaritza uzten du 34 urte karguan egon ondoan (esker), Michelle O’Neill Sinn Féin buru Ipar Irlandan (erdian) eta Mary Lou McDonald Sinn Féin buru Irlandar Errepublikan (eskuin)

34 urtez eraman ondoan, otsailaren 10-ean utzi du Sinn Feineko buru kargua Gerry Adamsek. Parada hauta honen eta zendu berria den bere gudakide Martin McGuinessen ibilbideak aipatzeko. Hauen bien ikusmen eta heldutasun politikoa izan ez balira, Ipar Irlandako gerla zibila ez zen bukatu den molde negoziatuan akabatuko.

Helduden apirilaren 10an seguraski britainiar gobernuak ospatuko du “ostirale sainduko” akordioaren 20 urteak. Belfast hirian izenpetua izan zen negoziazio ezinago dorpe et luzeen ondotik. Ordu arte Europako konflikto politiko larriena kontsideratua zenari bukaeraren hastapen bat ekarri zion akordioak, bake iraunkor baten hastapenarekin betan. Alabainan 29 urte luzez 3.500 hil eta kasik 50.000 kolpatu lerrokatu zituen “unionista” protestanteen eta errepublikar katolikoen artekoen gudukak.

Sobera tronpatu gabe erran daiteke errepublikar alderdiko bi pertsonalitateek ahalbidetu zutela bakerako bide eta akordio hori: Gerry Adams eta Martin McGuinness. Iragan martxoan supitoki zendua den azken hunek ondorioz Ipar Irlandako lehen minixtro orde postua ere atxiki zuen, aintzin denek dakigularik “alta” IRA erakundeko goi kargu gorena ere asumitu zuela.

Estrategia aldaketa

Funtsean duela guti, Theresa May lehen minixtro britainiarrak frango abilki laburbildu zuen McGuinnessen ibilbidea azpimarratuz ez bazizkion bizitza horren lehen partekoari begiak hetsi ere, ezin zuela ukatu zer nolako lehen planoko urratsak eman zituen bortizkeria alboratzen, molde hortan kontribuzio historikoa ekarriz Ipar Irlandari konflikto armatu politikotik bakerako bidean. “Sinn Fein-IRA” kasketa dobleari esker, Martin McGuinnessek aski autoritate ukan zuen mugimendu errepublikar osoa bake estrategian jartzeko, ofizialki bera izan zelako Sinn Fein alderdiaren negoziatzaile nagusia britainiar gobernuko hiru ordezkariekin. Negoziazio horien hastapeneko aktore edo bitartekari izan zen Alec Reid apeza geroztik Euskal Herrian ere aktibo izan da. Hunek lehen negoziazio solasak izan zituen presondegian Gerry Adamsekin, paraleloki jadanik McGuinness negoziatzen ari zelarik IRAren izenean (!) gobernu britainiarrarekin.

1991an bi negoziazio “bide” horiek bat egin zuten eta hiru urteren buruan IRA erakundeak baldintzarik gabeko su etena aldarrikatu zuen.

Zergatik edo zeren truke bi buruzagi errepublikarrek aldatu zuten beren estrategia ?

Pentsa daiteke nahizta IRA oraindik arras operatiboa izan, konturatu zirela epe labur, ertain edo luzean ere ezingo zutela beren helburu politikorik lortu estrategia berdina mantenduz, ikusiz ere unionistak sekulan baino gehiago Erresuma Batuari “lotuak” izaiten segitzen zutela hauteskundeetan ere beraien emaitzak orekatuz.

Pentsa daiteke nahizta IRA oraindik arras operatiboa izan,
konturatu zirela epe labur, ertain edo luzean ere
ezingo zutela beren helburu politikorik lortu
estrategia berdina mantenduz.

Lehen negoziaketak hasi baino doi bat lehenago Londresek jakin izan zuen bere taktika eta estrategia aldatzen emeki emeki. Errepresio huts eta askotan salbaiak lekua utzi zion egiteko molde eta hurbiltze politiko “subtilago eta finago” bati, Ipar Irlandako biztanleen autodeterminazio eskubidea ere aipatuz lehen aldikotz. Bi buruzagi errepublikarren arabera baldintza politiko minimoak jarriak ziren konpromiso bati buruz joaiteko. Memento berean IRAko gehiengoak ere azterketa berdina egin zuen pentsatuz bidea idekitzen zela Irlanda batu bati buruz joaiteko.

Irlanda bat ala bi?

Hainbat urteren buruan ez du kentzen batzuk oraindik dudakor eta kritiko ere agertzen direla errepublikanoen eremuan “Ostirale Sainduko” akordioaren ondorioekin. Hauen arabera 20 urte ta gero IRA eta Sinn Feinen bi helburu nagusiak ez dira lortuak: Irlanda ez da batua eta soldadu britainiarrak oraindik Ipar Irlandan dira. Brexit dela eta haatik ikusi da ezinago argiki zer nolako garrantzia emaiten dioten “Ostirale Sainduko” akordioari bai Londresek, Dublinek eta ere Ipar Irlandako alderdi politiko guziek. Ipar Irlandaren estatuto politikoa ez da ahuntzaren putzaren parekoa: autonomia maila gorakoa da independentea izan gabe; beti britanikoa bainan inolako begi bixtako mugarik gabe Irlandako errepublikarekin, funtsean edozein Ipar Irlandarrek ahal dutelarik eskatu eta lortu irlandar nazionalitatea.

Hau guzia dela eta, 34 urtez Sinn Feineko buru izan ondoan, Gerry Adamsek bere lekua utzi dio aurten Mary Lou McDonaldi. Otsailaren 10ean iragan den kongresuan gauzatu da lekuko hartze hori. Europazale afirmatua da McDonald. Bruxelan diputatu egona da 2004tik 2009rat eta gisa hortan Sinn Feineko lehen euro diputatua Errepublika irlandarraren izenean, irlandes guzien nazionalitate “doble” hori dela medio. Gisa berean 2011az geroztik Irlandako parlamentuan diputatu da Dublineko hautes eremuaren izenean. Sinn Feineko lehendakaritzarako bere izena agertu delarik urtarrilaren 15ean, McDonaldek umore zerbaitekin azpimarratu du “Gerry Adamsen zapatak haundiegiak dira agian neretzat bainan berri ona da ibiltzeko nereak ekarri dituzdala!”. Hala izan bedi.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).