Manu Robles-Arangiz Fundazioak (ELA sindikatutik datorrenak) bultzatzen du Alda.
ELA ehun urte baino gehiago duen langile konfederazioa da eta Hego Euskal Herrian gehiengoa duen sindikatua.
Manu Robles-Arangiz Fundazioa, Hego Euskal Herrian, edozoin aldedi politikotarik independente den, abertzalea den eta nahiko borrokalaria den ELA sindikatuaren militanteentzat formakuntza sindikal bainan ere politikoa eta ideologikoaz arduratzen den egitura da.
Fundazio hortako Iparraldeko taldeak 2005etik geroztik formakuntza lan permanentea eremaiten du, abertzalea eta altermundialista, iparraldeko hiru euskal probintzietan (Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa).
Eztabaida eta hausnarketa taldeak bai eta Baionan duen egoitza animatzen ditu ere, euskal nazio eraikuntzaren arloan, ekologian edo sozialaren arloan lan egiten duten beste eragile ugariekin partaidetzak eginez.
Azkenik, Manu Robles-Arangiz Fundazioa Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (Ipar Euskal Herrian laborantza iraunkorra eta herrikoiaren garapenaren alde lan egiten duen erakundeak) Ainiza-Monjolosen duen egoitzaren jabea da