Nongoa zara?

Bidarrai Pierre-Albert Begaud-ek tindatua.

Galdera honek, norbanakoa nor den baldintzatzen du. Elise Dilet-en gogoetak, Euskal Herria eraiki nahi dutenek dudatu gabe Euskal Herrikoak direla erraten ahalko dutela argi uzten du.

“Eta zu nungoa zira?” Horra. The Question. Talo bat eskuineko eskuan, garagarno bat bestean, paralizatua gelditzen naiz ene parean denari so, talo ahokada irentsi nahian.

Nongoa naiz? Galdera existentziala. Biziaren zentzua bezain sakona. Nor naizen baldintzatzen duena. Eta zalantzen ur ilunetan murgiltzen nauena. Berak, begirada zorrotza eta bihurria txapelaren pean eta bi zangoak ongi plantatuak, ez du doaike horrelako buru hausterik.

Jendartearen organigramak

Lekuaren arabera, komunitatearen arabera, bi ezezagunen arteko lehen galdera ez da berdina. Mendiko aterpetxe batean, galdetuko dizute zein izan den zure eguneko etapa eta zer ttonttorrera igo zaren, izen ttipia galdetu aitzin. Memphiseko Rotary klubeko bilkuretan jakin nahiko dute zenbat diru irabazten duzun. Leku anitzetan galdetzen dizute zure lanbidea zer den. Urdin ilunezko galtzagonadunen parrokietako bilkuretan, zenbat seme-alaba dituzun izanen da gako-galdera… Erantzunak kokatuko zaitu talde sozialaren organigrama inplizituan. Taldea osatzen dituen oinarrizko baloreak erakusten ditu galderak, eta neurri batez, taldekideen identitatearen elementu inportantea. Izan ere, Baigorrin, Tolosan, Pariseko edo Montevideoko Euskal Etxeetan, euskaldun baten lehen galdera beti hori da: “nungoa zira, zer herrikoa, zer auzokoa, zer etxekoa?” Euskaldunen jendartearen organigramak mapa geografiko baten itxura du…

Identitatearen hautuak

Batzuek arazorik gabe erantzuten diote galderari: sortetxearen izenaz deituak dira eta izen bera duen hilarria dute beha, elizaren babespean. Bien artean, leku exotikoenetan bizitzen ahal dira eta hamaika mundu-itzuli egin, baina arras ongi dakite nondik heldu diren eta nora doazen. Ez dut argi ea bizkar-hezurra ala kaiola zitzaidakeen. Bietarik pixka bat segur aski.

Baina nongoa naizen, ene sorlekuaren arabera definitzen da bakarrik? Gaixo gu, Frantzia iparraldera lanerako migratu ziren gurasoen seme-alabak, sorlekuarekin inolako loturarik ez dugunak… Horregatik aspalditik erantzun hori baztertu dut, galdera egokituz ene baitan. Ez diet “nongoa zara” edo “nongotarra zara” galderei erantzuten baizik eta “sustraiak non errotu nahi izan dituzu?”, “zein herriri eskaini nahi dizkiozu zure indarra eta denbora?“, “zein komunitateko kide izan nahi duzu?” Eta hor, beste perspektiba batzuk irekitzen dira. Ez baduzu zure sorlekua hautatzen, eraikitzen duzun komunitatea bai, baliatzen duzun hizkuntza bai, biziarazten duzun kultura bai… Hori, ongi uler daiteke Euskal Herrian, euskaldunen herrian, euskaraz mintzatzen direnen herrian… Hor ez dugu ez sorlekurik aipatzen ez eta genetika berezirik ere.

Komunitatearen zutabeak

Nongoa naizen ene identitatearen elementu garrantzitsu bat baldintzatzen badu, galderaren ulermen/ birformulazio horri esker, identitate dinamiko bat eraikitzen ahal dut, etengabe aldatzen eta osatzen dena. Identitate hori kolektiboki eraikitzen da, antzeko hautuak egin dituztenekin, balore komunak dituztenekin: identitate kolektibo bat eraikitzen ahal dugu.

“Nongoa zaren hautu kontu bat baldin bada
eta ez dokumentu ofizialetan agertzen den informazioa,
anitzi aukera uzten die
Euskal Herrikoak direla sentitzeko eta errateko,
Euskal Herriaren oraina eta geroa eraikitzeko parte hartu nahi dutelako.”

Nongoa zaren hautu kontu bat baldin bada eta ez dokumentu ofizialetan agertzen den informazioa, anitzi aukera uzten die Euskal Herrikoak direla sentitzeko eta errateko, Euskal Herriaren oraina eta geroa eraikitzeko parte hartu nahi dutelako. Aukera emanen die gero eta euskaldunagoa izateko, legitimitate hori irekia zaielako. Nahi ala ez, ehunekoan, “jatorrizko” euskaldunak gero eta gutiago dira Euskal Herrian, baina komunitate ireki eta inklusibo batean, Euskal Herria eraiki nahi dutenek dudatu gabe Euskal Herrikoak direla erraten ahalko dute. Euskara ikasteko bidea, abertzale bilakatzeko bidea, euskaldunen kopurua handitzeko modu bakarra… Askok hartu dugu bide hori. Eta orain, lasaiki erantzuten dut. Nungoa zira? Hemengoa. Euskal Herrikoa.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 thoughts on “Nongoa zara?

  1. Ni ere etorkina naiz. Araban bini naiz eta galdetzen badidate nongoa naizen, Euskal Herrikoa naizela erraten dut naiz eta Espainian sortuta. Euskal nortasuna ez da ‘toxikoa’, ez du besteak baztertzen eta hizkuntza zutabe bat da Euskal Herritarrengana hurbiltzeko.

  2. Ederra zure hausnarketa Elise. Ni ere Euskal Herrikoa sentitzen naiz, eta euskaldun naiz. Alta, kanpotar bilakatu nahi ninduke bertakotar batek baino gehiagok: hemen naizela espaignol esaten didate, hegoaldean gabatxo.
    Ez dakit irakurri duzun hortik dabilen liburu hau: les gens de Bilbao naissent où ils veulent, (halako zerbait), bada horixe, non bizi hangoa izan.

Comments are closed.