Milesker, Manex!

/www.euskonews.com-ek egin Manex PAGOLA-rekilako elkarrizketa irakurtzeko, klika irudian.
www.euskonews.com-ek Manex PAGOLA-rekin egin elkarrizketa irakurtzeko, klika irudian.

Peio OSPITAL

Joan zaiku Landibarreko “erresiñoleta”, “amodioz beterik… berro sasietarik” hainbat kanta kantatu eta sortu dituena! Joan zaigu Manex Pagola! Eta hau erraitearekin, sendimenduak nahasten zaizkit: aldi berean pena eta esker ona.

Alde batetik pena, hurbileko lagun bat galtzen denean senditzen den urradura. Iduri zait Manex joaitearekin nitarik zerbait ere berarekin badoala…

Eta esker ona bestetik. Eskerrak Manexi eman daukun guziagatik! Gure herriari eman duen guziagatik! Manex izan da dudarik gabe gure belaunaldiko kantugile emankorrenetarik bat. Eta Pantxoarekin izan dugu Manexen kantuak kantatzeko ohore eta zorion paregabea.

Hitz laburretan agertu beharko banu haren jenioa, erran nezake Manexek bazuela (gutik bezala) etxeko eguneroko hizkuntza arruntari indar poetikoa berdin politikoa emaiteko gaitasun edo dohain berezia. Hortarik dator, nere ustez, Manexen kantuen arrakasta. Manexen kantuek dute xinpletasunaren freskotasuna eta soiltasunaren aberastasuna. Hortan datza arrakasta.

Manexek “Kontserbatorioa” egin zuen Elizetxeko familiaren babesean eta Behauneko elizako alkietan. Hor ikasi hizkuntzatik eta hartu hezkuntzatik sortu ditu bere kantuak.

Kantuaren bidez tratatu ditu Manexek gure herriak 1960-70. hamarkadetan bizi zituen arazo nagusienak: hizkuntzaren galtzea, langabezia, erbeste ekonomikoa, aldi berean herri mina ere agertuz: “Jo bezate ezkilek“, “Gurea da“, “Askatasuna“, “Kantazak, euskalduna“, “Ez dut bilatzen“, “Euskadiko langileak“, “Lanik gabe” eta beste hainbat kantu hor ditugu lekuko.

Orokorki, kantuen gaieri dagokionez, erran nezake Manexek jorratu dituela kasik bizitzaren arlo guziak, haurtzarotik hasita. Bere haur eta gazte denborako orroitzapenak kantutan jarri ditu: “Ttakulin“, “Egun on aitatxi-amatxi“, eta nolaz ez “Eñaut Bidegorri” bere anaia Léon-en omenez egina, hau gazte-gazterik istripuz, traktur azpian harrapaturik, hil zenean.

Axola handia zuen haur-kantuak sortzeaz. Adibidez, “Euskaldun Xoriak” deitu udalekuan begirale egon zenean egin zuen “Goazen alegeraki” kantua. Geroxeago egin zuen denen artean famatuenetarik gelditzen den kantua, “Urtxintxak oihanian“. Azpimarretzekoa da kasu huntan herriak, kantuaz jabetzearekin, eman dion eduki metaforikoa: askapen eta askatasun aldarrikapenaren sinboloa jarri dio herriak, Manexek haur kantu bat egin zuelarik, besterik gabe.

Amodiozko kantuak ere ez dira falta Manexek sortu kantuetan, bizipen pertsonaletik abiaturik: “Adios maitea“, 1965ean Brives-eko kaserna militarrean zegoenean egina, edo “Azken dantza” urte berean Aljeriara “kooperante” gisa joan zenean egina.

Aipatzekoak dira ere Manexek sortu kantu zirikatzaile edo satirikoak: “Moda berria“, “Zaude ixilik“, “Berriketariak“, “Gobernadoreen karrika“, besteak beste.

Bizaren altzotik” sortuak izanik, pena eta nekea agertzen dira Manexen kantuetan, bai ta ere esperantza eta itxaropena, aserrea eta borrokarako deia: “Ulitxak lehoia aurtiko du!

Molde hortan parte hartu izan du Manexek Ipar Euskal Herriko pizkunde kulturalean. Aintzindaria eta bide berri urratzailea izan da arlo hortan: Zazpiribai, Ortziken… ikuskizunak antolatzen bultzatzailea izan zen. Beste batzuek aipatuko dute haren ibilbide politikoa.

Horrez gain, erran behar da Manex gizon eta lagun guziz atsegina zela, konpainiakoa. Lagunartekotasuna izan da haren bertute ezaugarrienetariko bat. Manexek ez du sekula jakin zer den gorrotoa edo hisia. Hauk sendimendu guziz arrotzak zitzaizkion. Ezin zitekeen berarekin aserretu edo samurtu, desadostasunak izanik ere.

Umore handiko gizona zen ere, ezin ahantzizkoak dira harekin bizi izan ditugun hainbat anekdota… Bat aipatzekotan, aipatuko nuke 1978an Behorlegin (nahitara hautatua Euskal Herriko herri ttipienetarikoa izanik) estreinatu zuten “Kanta Bi” ikuskizunean gertatua: memento batean Manex hasi zen “Marseillesa” akordeoiaz jotzen… jende guzia harritua… eta Manexek: “Ez, ez, trankil! Ez harritu! Hau bakarrik akordeoiari herrautsa kentzeko zen…

Bai, Manex! Eskerrak hiri bihotz-bihotzez eman daukukan guziagatik! Gure herriari eman dukan guziagatik! Eta eskerrak ere Biziari! Bizi Indarrari! Manex eman duelako gure herriari eta berarekin bizitzeko zoriona eta grazia eman daukulako!

Eta joan bada “erresiñoleta“, gure artean bizirik segituko du urte eta hamarkada luzeetan bere kantuen bidez!

Ez adiorik, Manex!

Manex Pagola Baigorrin 1/6 (Nola hasi zinen kantuan?)

2016ko apirilaren 23an, “IZAITEKO LIBRE: MANEX PAGOLAREN OIHARTZUNAK” musikaldia antolatzen zuen Basaizeak Baigorrin. Aitzin, harekin izan ziren bere kanta egile ibilbideko oroitzapenak biltzen. Hara sei aleko lehen bideoa:

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).