Marienia: artisauei gutuna


CADE-Lurzaindia-Nahi Dugun Herria

Artisau jaun andereak,

Gutun honen bidez zuzendu nahi gatzaizkie, Marieniako lautadaren betonatzeko deituak izan daitezkeen artisau guzier.

Justiziak lehen eraikitzeko baimena deuseztatu ondoan, bigarren baimen modifikatzaile bat pausatu zuen Bouygues-ek 2023ko agorrilaren 18an, gaurko egunean herriko etxearen esku da aztertzea. Auzitan ezarri genuen THPari buruzko epaiaren zain gira.

Tokiko populakuntzaren etxebizitza beharrei erantzuteko egina dela azaltzen digute proiektu hau defenditzen dutenek, baina argumentu hau estakuru hutsa da.

Kanbon berean jadanik urbanizatuak diren lurretan, hainbat eta hainbat proiektu gara daitezke :
• Gaurko egunean Bouygues-ek herri erdian 60 etxebizitzako proiektua du
• Habitat Sud Atlantiques-ek 14 etxebizitza eraikiko ditu Nivaldia-n
•Juliette egoitzan 6-8 etxebizitza aurreikusiak dira
• Maison Basque osasun zentro ohia berritzen ari dira 6 apartamendu eraikitzeko
• Iguzkian auzoan 54 etxebizitzako proiektua aurreikusia da
•Beaulieu eta inguruak erosi ditu Kanboko herriak, etxebizitza andana eraikitzeko aukeraematen duena.

Soliha-k berriki egin duen ikerketa batek plazaratu digu Kanbon 107 eraikin estrukturalkibetegabeak direla : 84 apartamendu, 23 etxe.

Horrenbestez, erran dezakegu Kanbon, jadanik urbanizatuak diren lurretan etxebizitzak sortzeko aukerak badirela.

Heldu diren urteetan, tokiko artisauentzat lana izanen da beraz gorago aipatuak izan diren etxebizitzen eraikitzeko edota berritzeko.

Marieniako lurren salmenta ez da behar bati erantzuteko egina izan; salmenta espekulatiboa da, dirugosez diren gutti batzuren asetzeko bideratua, ondoko belaunaldien kaltera. Gaurko egunean kriminala da esku artean gelditzen zaizkigun laborantxa lur ederrak desagertaraztea. Oroitaraz dezagun 64ko Laborantza Ganbarak Marieniaren eraikitzeari buruz ezezko iritzia eman zuela « laborantxarako lur hauek duten interesa » azpimarratuz eta Prefetak berak dudak agertu zituela« laborantxa aktibitatea behar zen neurrian kondutan hartua izan zenez » galdezkatuz. Kanbon hainbat manifestaldi burutu dira, azkenak berrogoi bat traktore eta 1100 manifestari bildu zituelarik.

Gai hau funtsezkoa da gure lurralderako. Populakuntzaren gehiengoarentzat laborantxa lurra babesteko premia begi bistakoa da. Klima aldaketak, landu daitezkeen lurren eskasteak, laborarien biziraupenak, gure lehentasunak berriz aztertzera behartzen gaituzte.

2014az geroztik Marieniako betonatzearen kontra mobilizatuak gira eta kontra borrokatzen segituko dugu proiektuak xutik diraueno. Zuen gizarte eta ingurumen ardurari dei egiten diogu, zuen hiritar konzientziari dei egiten diogu, gurekin batera lan egin dezazuen, hel lekizkizuekeen galderei ezezkoa emanez.

Anartean, har itzazue gure agurrik beroenak.

Marienia Ez Hunki !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).