Maiatzaren 4ean denak Baionarat!

Euskararen Kontseilua
Paul Bilbao, Eman Bidea Euskarari manifestaldian

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, maiatzaren 4an Seaskak deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia egin du. Bide batez, jakinarazi nahi du Paul Bilbao idazkari nagusia bertan izango dela. Besteak beste etorkizuna euskaldunagoa izatea ahalbidetzen duen ikastereduari mugak jartzeak ez duela inolako zentzurik  adierazteko eta hizkuntza-politika egiteko eskumena aldarrikatzeko parada izanen da.

Gero eta familia gehiagok hautatzen du Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euren haurrak euskarazko murgiltze eredua. Hain zuzen ere, Seaskaren aldeko apustua egitea. Hori adierazten dute datuek argiki”, Paul Bilbao idazkari nagusiaren esanetan.

Datorren ikasturtean 230 ikasle gehiago izango ditu Seaskak eta horretarako, 25 irakasle gehiago beharko ditu, ohikoa duenez, beharrezkoa den kalitatezko zerbitzua bermatzeko. Aitzitik, Hezkuntza Ministerioak ahalak ukatu egin dizkio.

“Behin baino gehiagotan salatu ditugu kanpo esku-hartzeak eta aldarrikatu dugu hizkuntza-politika egiteko eskumena. Bada, gisa honetako gertaerek agerian uzten dute horretarako dugun beharra. Etorkizuna euskaldunagoa izatea ahalbidetzen duen ikastereduari mugak jartzeak ez du inolako zentzurik. Aitzitik, kontrako norantza izan beharko luke politikak”.

“Seaskari gertatutakoaz ari gara une honetan, baina Euskal Herri osoko hezkuntza sistema desberdinetan gertatzen den zerbait da, izan Estatu batetik zein bestetik”, Bilbaoren ustez.

Hori gainditu beharra aldarrikatu nahi du Kontseiluak. Badugu gure proposamen propioa, Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen hezkuntzako eragileek elkarlanean sortu zutena Kontseiluaren gidaritzapean eta ondoren gehiengo sindikalaren babesa jaso duena.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).