Macron eta Aljeria

Frantses Presidente gai zelarik, 2017ko  otsailaren 14an, Emmanuel Macron Algerian.
Frantses Presidente gai zelarik, 2017ko otsailaren 14an, Emmanuel Macron Aljerian.

Aljeriako gerlaren denboretan bizitzen ez zen lehengo presidentea dugu Frantzian Emmanuel Macron. Historiaren denboraldi horren begirada berri batez ikus zezakeen lehen buruzagia zitekeela pentsatu genuen batek baino gehiagok. Hain zuzen ere, oraindik presidente-gai zelarik, 2017-an, Aljerren bertan parte hartu zuen biltzar batean  kolonialismoa gizadiaren kontrako krimena zela aldarrikatu zuen. Presidente izanik 2018-an, FLN-aren alde borrokatu zuen Maurice Audin militante komunista Frantziako Armadak erail zuela ofizialki aitortu zuen. Alimaleko kontraste bat izan zen Nikolas Sarkozy-k bere agintaldian  esandakoarekin: “Frantziak Afrikan egindako obra kolonialista laudatu behar da” eta ” Afrikarren Historia mende horretan hasten da.” Kolonialismoaren gehiegikeriak eta alderdi ezezkorrak aspaldidanik  salatzen ditugunoi, aro berri batean sartzen ari ginelako itxaropena eman ziguten Macronek esandakoek. Dudarik gabe, Aljeriar Frantsesaren aldekoengandik protesta asko jazo zituen.

Aljeria eta Frantziaren arteko tirabirei amaiera bat eman nahirik, neurri batzuk hartu nahi ditu Emmanuel Macron-ek Benjamin Stora historialarien txosten bat oinarritzat hartuz. Baina harrigarria eta kontraesankorra da haren jarrera: “Barkamenik adierazi gabe Frantzia eta Aljeria adiskidetu nahi ditu”.

Nola elkarren arteko bakea egin batek besteari barkamenik aurkeztu gabe?

Ehun eta hogei eta hamar urteko liskar bat izan da Aljeriarena; irain diplomatiko batengatik gertatu inbasioa eta gero konkista, lur errearen manera basa, koldarra eta krudela erabiliaz; kolonizazioa, bai lurraldekoa, bai kulturazkoa baita demografikoa ere eta gero Frantz Fanonek gogorki salatutako alienazio etnikoa, Aljeriarrak, berberoak nahiz arabiarrak euren lurraldean bertan euren burua arrotz sentitu arte. 1954-ko iraultza antolatu eta egituratua hasi aurretik, hamaika matxinada eta manifestazio egin ziren Frantziaren menpearen kontra, denak indarrez eta odolez zanpatuak, hauetako gogorrenak 1871-an Kabiliakoa eta 1945-an Setifekoa izan zirelarik. Bistan dago Frantzia alde guztietatik erasokorra izan zela. Pariseko gobernuek aurkezten zuten ez jakin nahia eta ukazioaren aurrean iraultza gogorra baizik ez zeukaten irtenbidetzat  FLN eko militanteek, bertakoen artean zituen traidoreak, salatariak eta ez axolak gogorki zigortuaz. Halaxe esplikatu zidan egun batez makian sartutako aljeriar batek: ” Gazte lasai bat izanen nintzen nire lurrean, baina nire baitan hain umiliatua sentiturik, iraultza gogorra baino irtenbide hobeagorik ez nuen” .

Hitz berdin berdinak gertaera hauen jasan zituzten aljeriar askok esan ditzakete. Aljeriako arazoan erasotzailea Frantzia izanik beraz, horrek barkamenak aurkeztu behar ditu, eta han eraikitako, bideak, hiri berriak, portuak eta mota askotako egiturak ez dira aitzaki bat horren ildoan egin diren basakeriak justifikatzeko.

Benjamin Stora historialariak Aljeriari buruzko txosten bat aurkeztu dio Frantziako Gobernuari herrialde bien arteko konponketari begira. Gaiari buruzko Storaren ezagutza ez da makala, han sortua baita Aljeriako judutar famili batean eta judutar komunitatea zango beltzena baino askoz integratuagoa zen Aljeriarren artean. Hala ere, kritika gogorrak jazo ditu independentziaren aldeko eta independentziaren kontrakoen alde. Lekukotasun askoz josita omen da haren obra, orain arte artxiboetatik atera omen ez zirenak. Baina zergatik hainbeste urte itxaro izana bien aldeetako artxiboak ireki eta ikertzeko? Zergatik hain beste zentzura, debekatze, eta erreakzio ezezkor azken berrogei hamar ureetan? “La Bataille d’Alger” pelikula errealista aurkeztu zutelarik, 1970 hamarkadan zine askotan bonba alerta ezarri zuten independentziaren kontrakoek. Artxiboak ireki baino lehenago lekuko bizi eta argirik ukan ditugu; urte hauetan zoritxarrez gero eta gutxiago baditugu arazo triste horri buruz argia egin dezagun. Argi da Frantziak arazoaren konponketa berandu nahi duela: 2020-ko irailean hartutako txostena ofizialki 2021- eko urtarrilaren 20-ean jazo du Eliseoak; honetaz gainera, “separatismoaren ” legearen eztabaidak eta terrorismo islamistaren arazoak direla-eta, ez omen da unerik hoberena horretaz mintzatzeko. Zeren itxaroten ote dute? Oraindik bizirik dauden azken lekukoen desagerpena? Ez du zoritxarrez horrek gauzak konponduko.

Sufrimendua Aljeriako jendeentzat izanez gainera, Frantziako gizarte osoarentzat izan da. Garaiko Frantziako jendeari buru garbiketa egin zioten sinistu araziz Aljeria betirako Frantzian geratuko zela. Oroitzen naizenez “hiru belaunaldi Aljeriaren pazifikazioak iraunen zuela” esaten ziguten lehen mailako eskolako maisu batek; toki askotan herriko bestak bertan behera eman zuten, gizon gazte gehienak gerlan zeudelako; gazte askok euren bizitzaren aldi hoberenak Aljerian galdu zituzten, handik batzuk gogoan mindurik, gorputzean zauriturik itzulirik,  beste asko han hilik geraturik; Aljeriako gerlak Frantziako herritargoa zatitu zuen eta gerla zibila edo gobernu faxista baten eragitear zegoen.

Aljerian iragan nituen urteek (1972-tik 1973 arte eta 1979-80) frogatu didate Frantziarenganako gorrotoa  Frantziak Aljeriaren kontra daukana baino askoz apalago dela eta beraz Aljeriak konpontzearen aldeko urrats asko egin duela; Frantziako gobernuaren aldean dago benetan pilota.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).