Lurrama (ama-lurra), Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu zuen, laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko. Hots, gizonak eta natura errespetatzen dituen laborantzaren alde.
Laborantza herrikoi eta iraunkorrak bere muinan dituen laborarien parte hartzea behar, du, herritarrena (hiritar edo baserritarrena) eta kuadro politkoarena (hots, hautetsiena).
Lurrama den gertakari publikoaren bidez nahi dena da publiko zabal bat hunkitu eta aipatutako 3 aktoreak (laborariak, herritarrak eta politikoak) bildu laborantza herrikoi eta iraunkorrak garatzeko parada ukan dezan.
Laborariak eta kontsumitzaileak
Urriaren 18, 19 eta 20 an Lurramak eskainiko du momento berezi bat non barnekaldeko eta kostaldeko biztanleak elkar ezagutzen ahalko diren, eta Barnekaldeko laborantza herrikoia nola dabilen ezagutzen ahalko duten denek. Hori, lagun, familia eta besta giro alai batean.
Lurramak laborarier kontsumitzaileak hurbil direla erakusteko parada emaiten du. Hots etxaldeetarik hurbil bezeroak hor direla geroan ere laborari izaiteko eta etxaldeek segida ukaiteko. Hortarako laborantza herrikoiak beharko die herritar-kontsumitzaleen galdeei erantzun, elikagai, ingurumen eta lurralde ikuspundutik.
Ber denboran, herritarrek (hiritarrek bereziki) Lurraman ikusiko eta ikasiko dute barnekalde zaindu bat, biziduna, begitartetsua eta kalitatezko elikagaien hornitzailea, laborantza herrikoi eta iraunkorraren ildotik datorrela. Hots, horren sustatzeko, kalitate desmartxetan diren laborariekin behar direla harremanetan sartu.
Lurramak, ehunka diren laguntzaileen lanari esker, gomitatzen gaitu, erakusketa, merkatu, apairu, animazio eta besta giroan parte hartzerat!
Amalurra zain dezagun
Aurtengo Lurramaren gaia lurraren garrantzia azpimarratzeko egina da. Laborantzak hazten gaituelako eta beste hainbat funtzio baititu : funtzio soziala eta paisaia atxikitzea. Lurraren zaintzeko garrantzia erakutsi nahi da laborarier eta laborariak ez diren herritarrei.
Lurrik gabe, laboraririk ez da. Ondorioz kalitatezko ekoizpenik ezta ere!
Gai nagusi horri buruzko hainbat mahai inguru izanen dira asteburu osoan (www.lurrama.org/deacutebats–eztabaidak.html) erronken ongi ulertzeko eta diren aterabideen ezagutzeko.
Kalitatezko, sasoineko eta tokiko ekoizpenekin egindako 3000 bazkari/afari serbitsatuak izanen dira… Gastronomiak Lurramaren zentroan da, ekoizle eta kontsumitzaile, baserriko eta hiriko jendeen arteko lotura sustatzen baitu. Sukaldari, hostalari eskola eta bolondresek, tokiko ekoizpenak ohoratuko dituzte saloinak iraunen duen hiru egun horietan.
BAZKARI AURRE SALMENTAK
OSTIRAL ATSEKO AFARIA 23€
LARUNBAT ATSEKO ZIKIROA 20€
SUKALDARIEN BAZKARIA 33€
Baionan: Elkar-en
Miarritzen: Eki Liburutegian
Ainiza Monjolosen : EHLG-n
Pausun: Xaia sagarnotegian
Maulen: Xibero Bio