Lurrama, laborantza herrikoi eta iraunkorarren azoka iraganen da Irati aretoan, Biarritzen, azaroaren 10etik 12ra. Etxe ekoizpenen merkatua, bazkari eta afariak, kontzertuak, kabalak, tokiko ekozpnak, gastronomia, animazioak, hitzaldiak… jarraian hiru egun hauen egitarau zehatza atzemanen duzue bai eta parte hartzeko xehetasun lagungarriak.
Hiru egunez! Taloak, errakiak, bio fritak, bixkotxak, matahamiak, ostrak, xerrikia, gasna, burgerrak, haragi gabekoak…
Xehetasunak:
Saloina 10etatik 7ak arte idekia da Ostiral eta larunbat gaueko animazioak 3ak arte
Kabalen xokoa 6etan hesten da eta 5,30etan igandean
Sarrera ordainduz goizeko 10etatik gaueko 11ak arte, 5€ eta urririk 15 urte azpitikoentzat.
Banku karta eta euskoa onartuak.