Lertsun istorio…

LertsunakUrte guziz bezala lertsunen solaseri so egon naiz eta hara aurten entzun dudana:
« – Zoin aspergarria zen iragan dugun eremua : pino, hondartza, herrixka, pino, pino, pino… Beti gauza bera zunan!
Eta bai, Landesen gainean gintunan. Jaz gauza bera erran huen!
– Iep !!! Azken haiek, ernatzen zirezte, zuengatik abiadura emekitzen ari da! Kalaka utzirik erna zaitezte!
Ups !! Ixil hadi eta hegal egin zan!
A, ikusten dun, orai Euskal kostaldean gitun, ageri dun ez?
Bai, Miarritzeko Ama Birjina beti hor ikusten dinat. Erran bainan, zer dira auto lerro izigarri hoiek? Bordale inguruan horrelakoen ikusten usatuak gintunan, bainan hemen!
Gaizo neska, badin orai zonbait urte hemen ere berdin dela. Goiz eta arrats guziz gauza bera dun. Entzun dutanaren arabera, orai kostaldean bizileku baten atzemaitea hain dun problematikoa nun gazteek barnekaldean bizitzea hautatzen duten. Eta gero, lanera jiteko tenorean, hara zer gertatzen den!
Bo, hautetsiek ez baitute zerbait egiten ahal horren aldatzeko?
Zerbait egitekoa omen dine. Heldu den urtean ikusiko…
Bon, hobe segurki. Erran bainan kostaldea eta barnekaldearen arteko eremua arrunt ttipitzen ari dun!
Eta bai, eta laster desagertzekotan dela dione… To, soizan, eta gehiago dena, entzun zan. Hemen ikastola baten gainean gitun. Badakin Euskararen erakasteko sortu ziren eskola haiek?
Badakinat ba, amatxik kondatu zatanan. Bainan haur ainitz frantsesez mintzo ditun!!Deabrua sar balakio! Euskararen mintzatzeko gune gisa sortuak zitunan ez?
Bai, hala dun. Bainan azken denbora hauetan izigarriko zailtasunak ba omen ditine helburu horren lortzeko!
Gero ez nun harritzen he!
Zergatik dion hori?
Lehen euskara entzuten zen gune askotan, orai frantsesa entzuten dun! Kanpaňan ere! Euskara dakitenak ez badira gehiago euskaraz ari, nola nahi dun haurrek ikas dezaten!
Bego hortan!! To, beha zan hemen, orroit hiza, laborari zahar bat ikusten gininan, til,til, til bere behien ondotik. Orai beha zakon gazte xarmant horri!
Hik erran… zerri beltzak ageri ditun larrean eta zer mindegi pollitak.
Jakin dinat jabeak, bikote gazte bati pasatu ziola baserria eta hauek zerrikia egiten dutela eta saltzen. Barazkiekin berdin egiten omen dine. Amap-ean saltzen dine beren ekoizpena.
Amap-a. Zer da hori?
Ekoizleak zuzenean saltzen dakon erosleari, ez dun gehiago arrartekolaririk, konprenitzen dun?
E, han gibelean, ernatu behar dela !!Laster geziaren burua hartu beharko dun Maixan, hago erne !!
Bo, ez dun gehiago mintzatzeko eta obserbatzeko molderik bizi huntan!!
Zer nahi dun, hola deliberatua gininan, aldizkatu behar ginuela !! Habil, egin zan behar dunana, gero segituko diun, izanen dun oraino erraiteko!
Ba, bainan ni berriz jin orduko, Hego aldean izanen gitun!
Hago trankil, ukanen diun han ere zer ikus eta zer erran! Gero arte!
Gero arte !
Maixan !!
Baietz !!!»

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).