Gabi Daraspe (Urruña, Lapurdi, 1996) GKS Gazte Koordinadora Sozialistako kidea Martuteneko espetxean presondegiratua izan da, urte erdiko zigorra betetzeko. Espetxe-zigorra 2018ko ikasle greba baten gertakariekin du lotura. Hots, Gabi Daraspe lan politikoa egiteagatik sartu dute preso.
Ertzaintzak maiatzaren 26ko gauean atxilotu zuen Itziarren (Gipuzkoa), eta ostiralean ezarri zuten preso. Ordutik, bakarturik eta informaziorik gabe atxikitzen dute, COVID protokoloaren estakuru pean. Unera arte ezin izan du bere konfiantzazko abokatuarekin harremanik ukan. Horrez gain, presondegiratzearekin batera, ohikoa den telefono deia egiten ez diote utzi.
Estatuen izaera autoritarioa eta errepresiboa geroz eta agerikoagoa den testuinguru honetan, militantzia politikoaren kontrako ofentsiba salatu, eta lan politikoa egiteko baldintzak defendatzea dagokigu.
Gabi Daraspe gazte militantearen berehalako askapena galdeginen dugu ekainaren 3an, ostiralarekin, Baionan eginen den mobilizazio handian. Manifestaldia Baionako San Andres plazatik abiatuko da, arratsaldeko 19:00 orenetan, Gabi askatu – Amnistia osoa lema pean.