Laborariek ere, kolektiboki, geroa beren gain

Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea eta mugaz gaindiko harremanen arduraduna
Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea eta mugaz gaindiko harremanen arduraduna

ENBATAk 60 urte

Joan den urtarrilaren 18an, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 15. urtebetetzea ospatzen zuela, Iker Elosegi, Ehlg-eko arduradun nagusiari, galdatu diogu nolakoak izan diren Iparraldeko laborantzak, azken 60 urtetan, bizi izan dituen aldakuntzak eta abertzaleek eraginik izan duten laborantza ereduaren bermoldatzean.

Uste dut kanpoko laborari militanteak jiten direlarik Lurrama bezalako egitarau batetarat, heien oharrek erakusten dutela preseski, abertzaletasunak zer ekarri dion Ipar Euskal Herri honi: bere geroa bere gain hartzeko gogo azkar bat, dinamika eta energia indartsu bat eta konkretuki eraiki diren tresnak.

Hitz haundiak dira horiek, zehazten saiatuko naiz, historia pixka bat eginez.

Momentu berezi oso berezi eta garrantzitsuak izan dira azken hamarkadetan laborantza munduan:
70 hamarkadan, gazte ainitzek herrian bizitzeko deliberoa hartu zuten, urte batzu lehenago, hiri haundietarat edo Ameriketarat desterratzeko joera azkarra hautsiz. Hamarkada berean, Ipar Euskal Herriko laborantza ekonomian hain garrantzitsua den ardi esne sailean sekulakoa gertatu zen: ordurarte Ipar Euskal Herriko (gehi Biarno eta Kortsikako) ardi esnearekin gure herrietako letxeria ttipi batzuetan lehen transformazionea egiten zen, ondotik Roquefort-eko harpeetan ontzeko, hemengo lanaren balioaren parte haundiena Aveyroneko enpresek eskuratuz. Bapatean, Aveyronekoek gure esnerik gehiago ez zutela behar erran zutelarik, mahain gainean hil ala biziko galdera pausatua izan zen: zer egin? Eta galdera hori ez zen teoriko edo ideologikoa bakarrik izan: konkretuki, nori eta zer preziotan saldu ekoiztu ardi esnea, hortaz bizitzen segitu ahal izaiteko?
Krisi egoera horretan, bi gauza agertu ziren: erosle bakar baten menpe egoitearen irriskua eta laborantza ereduaren gaia. Honi buruz bi ikusmolde ziren: bat intentsifikazionearen parioa egiten zuena, kanpoko arrazak baliatuz, produktibitatea azkarki emendatuz… Besteak aldiz lekuko arrazak, mendiaren erabilpena, balio erantsiaren xeka joatearen beharra eta abar argumentatuz, sormarka bati buruz lan egitea bultza zituen laborariak. Kontestu hortan sortu zen Ossau- Iraty ardi gasna sor marka. Denbora horietan ere sortu ziren hainbat tresna ekonomiko, izan dadin lekuko letxeriak, bainan bai eta ere etxe ekoizpenetan hasiko zirenak eta abar. Gaur egun ardi esnea eta Ossau-Irati sormarka da Ipar Euskal Herriko laborantzaren motore ekonomikoa nagusia: 1.200 inguru etxaldetan dira ardi esnadunak hazten. Zer panorama ginuke orduan intentsifikazionearen hautua egina izan balitz? Arrunt bestea litzateke gaurko errealitatea!
Arlo ekonomikoko arazo horien parean ziren ere sindikalgintza eta garapen tresneri buruzko gogoetak.
70 hamarkada hastapenean, laborari gehienak FDSEA sindikatean ziren, nahiz eta dudak eta debateak baziren sindikat honen helburuetaz: etxaldeen intentsifikazionea, espezializazioa, lehiakortasunaren printzipioaren izenean berregituratze prozesu etengabeak… Paueko instituzio eta laborantza kooperatiba haundietan jaun eta jabe, heien berezitasun bat Euskal Herriaren ukatzea (izan?) da. Ondotik ELB sortuko zuten militanteek mahain gainean ezartzen zituzten lehiakortasunaren printzipioaren izenean sortzen diren desmasiak, kalitatea eta balio erantsiaren beharra etxalde ttipi ainitz bizi ahal izaiteko lurralde batean eta beraz produkzione faktoreen banaketaren beharra, laborantza eta jendarteko harremana zaindu beharra… Entseguak egin zituzten FDSEA baitan gauzak beste norabide batean ezartzeko, debaldetan.
Batzuendako ulergaitza bada ere, ELBk ez du bere burua laborari abertzaleen sindikat bezala definitzen. ELB laborantza herrikoi eta iraunkorra defendiatzen duen Ipar Euskal Herriko laborarien sindikata da. Bainan ELBk aldarrikatzen duen laborantza proiektua arrunt abertzale mugimenduak bere egiten duen laborantza, jendarte, herri bizi baten eredua darama bere baitan. Ondotik ELBk hainbat tresna sortu ditu, heien artean berrikitan 15 urte ospatu dituen Euskal Herriko Laborantza Ganbara.

Lurrama bisitan jiten diren
beste eskualdetako laborari militanteek
miresten dute Lurraman zenbat jende biltzen den,
zenbat gazte, zenbat euskara entzuten den,
zer maneran diren debate konplikatuak ere lantzen,
nolako energia dagoen herri huntan.

Lurrama bisitan jiten diren beste eskualdetako laborari militanteek miresten dute Lurraman zenbat jende biltzen den, zenbat gazte, zenbat euskara entzuten den, zer maneran diren debate konplikatuak ere lantzen, nolako energia dagoen herri huntan. Ikusten eta ulertzen dute zer den hemengo errealitatea, hemengo jendeak bere lurraldeari dion atxikimenduaren indarra. Ohartzen dira zer konplizitatea sortu den herritar desberdinen artean. Eta erraiten daukute euskal nortasuna biziki azkarki senditzen dutela, kultura, hizkuntza, gauzak kolektiboki eraikitzeko moduak, hots, abertzaletasunak Ipar Euskal herrian landu dituen ezaugarri nagusi batzu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).