Laborantza bozen usaina

ELBren 2025eko urtarrileko hauteskundeetarako hautagaiak.

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA “nagusia” izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz biltzeko heldu den urtarrilean. Beharrik, hemen, beste lurralde anitzetan ez bezala, oposizio kementsua badu.

Urte hastapenean sekulako laborari manifestaldiak izan baziren ere, sua pixkanaka itzali zen. Nehork ez bazuen izigarri satisfos iduri, bakoitza itzuli zen bere etxaldera, ardietaz, behietaz edo lursailetaz okupatzera. Gastu gero eta handiagoak, pisu administratibo ezin jasana, ingurumenaren aldeko neurriak, irabazi meheak ziren iragan negu hondarreko salatu beharrak, “sindikatu nagusiko” kideen arabera. Ez zuten laborari guziek arrazoi horiekin bat egiten baina oro har, denak ados ziren beste behin salatzeko ofizio hau beti bezala petzero zela eta lurralde guzietan, nekazariak leher egitera uzten zirela, handi-mandi batzuen interesen hantzeko. Sindikatu desberdinetakoak izanik ere, gehienek sentipen hori partekatzen dute. Ahantziak bezala izatearena. XXI. mendeko esklabo berriak, astean 70 oren lanean pegeseria baten irabazteko hilabete bukaeran.

Hala ere ekaitza baretu zen. Sindikatu indartsuenak aire hartzearen bukaera jo zuen eta denek etxerako bidea hartu behar izan zuten. Geroztik? Neurri ttipi bat han, beste bat hemen, pestizida sorta bat onar eta kontrol gutixago ezar lagunentzat. Eta orain ixo! Aski da. Lan egin behar duzue agro-industriak sakelak bete ditzan.

Otso bat ardien zaindari

Irudi hori zait burura heldu, FNSEAk bere burua hautatzen duelarik. Ez da lehen aldia sindikatu horrek bere nagusitzat laborarien interesen kontra joanki den pertsona hautatzen duela.

Arnaud Rousseau, duela zenbait urte Xavier Beulin bezala, Avril agro-industria enpresako presidentea da eta denbora berean laborarien frantses sindikatu nagusiaren burua. Avril taldeak, 8 miliar euroko negozio zenbatekoa egin zuen 2023an. Urte berean, 400.000 euro baliatu zituen lobby aktibitatetan frantses estatuan, bere interes industrialen defenditzeko. Zifra eta adibide franko zerrendatzen ahal genituzke frogatzeko pertsona mota horrek ez duela batere laborarien defenditzeko asmorik. Denen agerikoa baldin bada ere, gure inguruetako laborari batzuen eta Frantziako laborari anitzen ordezkaria da. Nolaz laborari zentzudun batek holako ordezkari bat onartzen ahal du? Zer pentsa genezake fabriketako langile gehienek MEDEFeko burua hautatzen balute ordezkari bezala? Tokian tokiko laborari xumeek badituzte tokiko ordezkariak hautatzen, non da sistema hori hausten holako otso bat hautatzeraino? Dena den, zenbait hilabetez mutu egon ondoan, bere zaleak berriz xutitzera deitzen ditu. Bozak dira urtarrilean eta arrabots pixka bat egin behar da fededunek segi dezaten sinesten.

Laborantza Herrikoia hauta

Maluruski, definizioaren arabera, fededun batek ez du erlijioz aldatzen bat batean, bizpahiru argumentu entzun ondoan. Batzuek kaska aski azkarra hartu ondoan etxekoen ganik egiten dute urrats hori baina gutik. Gure lurraldean, beste bide bat posible dela frogatu da 40 bat urte huntan. Bide hori aitzina doa. Egunero, urratsez urrats xendra marrazten ari da. Heldu diren bozentzat ere, borroka zuzenaren eremaile dira ELBko zerrendakideak indarrez beterik. Laborari anitzek iraun dezaten aurkezten dira.

Prezio duinen bermea, kalitatezko sailak eta mozkinak, ahal bezainbat tokian tokikoa kontsumitzea, jendeen heineko etxalde anitz, elkartasuna, transmisioa. Hona ELBren programaren agiri bat. Euskal Herriko laborantzaren geroa segurtatuko dituen baloreak biltzen dituen sindikatua. Boz guziak konda izanen dira. Gure ofizioaren geroaren baitan sinesten dugun guziek ELB bozka dezagun!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude