LAB sindikatua, 50 urtez zabaltzen

Apirilaren 8ko ekitaldia Bilbon, Eskuz esku. LAB zabaltzen dokumentalaren estreinaldia.

LAB sindikatuak 50 urte betetzen ditu aurten. Hainbat ekimen antolatuko dira Euskal Herri osoan mugarria ospatzeko, baita militanteen xinaurri lana aitortzeko eta omentzeko ere.

1974an langile batzorde batzuk sortzen dira, bereziki Gipuzkoan. Udazkenean, beren artean antolatzeko gogoari eta beharrari esker LAB sortzen da (Langile Abertzaleen Batzordeak). Hasieratik askapen nazionala eta soziala izanen ditu helburu. 1975eko otsailean, bere lehen Biltzarra antolatzen du Miarritzeko gozotegi batean.

Urtez urte sindikatuak antolatzen, garatzen eta borrokatzen segituko du, langileen tresna eraginkorra eta indartsua bihurtuz. Oztopoz oztopo, lorpen ttikietatik lorpen handietara, bidea ez da inoiz errexa izan baina LABen erran ohi den bezala: Borrokak merezi du!

Sindikatu nazional bakarra

2000n, LABek aitzina pauso handi bat egiten du Ipar Euskal Herrian (IEH) ere antolatuz.  Sindikatu nazional gisa, inposatutako mugaren gainetik euskal langile guztien etxea eta borrokarako tresna bihurtzen da.

IEHan ere, sindikatuak bere bidea egin du. Hauteskunde sindikaletan aurkeztuz, enpresa pribatuetan zein kolektibitateetan, delegatuak egunero lantokietan borrokatzen dira bizi eta lan baldintzak hobetzeko. Ordezkaritza ez da inoiz hain gora izan, industrian, zerbitzu pribatuetan eta zerbitzu publikoetan. Formatuz, negoziazio eremuetan kolektiboki eraginez eta noski ekintza sindikalaren bitartez, gure sindikalismo eraldatzaileari bizi ematen diete.

Gure sindikalismoa lantokietatik at ere praktikatzen da. Bere laugarren federazioari esker, Ekintza Soziala, zeharkako gaiak langile klase ikuspuntutik lantzen eta borrokan sartzen ditugu: etxebizitza eta ekologismoa adibidez. Beste eragileekin eraikitzen diren frenteen apustuetan sinesten dugu.

Atzoko eta gaurko afiliatuen zein delegatuen, permanenteen inplikazioa txalokatzekoa da. Sindikatua azkartzeko eta gure aldeko indar harremana bultzatzeko, ez da sekreturik: behar da afiliatu, antolatu, hauteskunde sindikaletan aurkeztu, lantokietan eta karrikan borrokatu.

Ez gara bakarrak askapen nazional zein sozialaren bidean, bidelagun asko ditugu. Keinu berezi bat Korsikako STCko lagunei, 40 urtez borrokan! Zorionak!

Sindikalismoa birpentsatzen

1974an eta 2024an sindikalismoa egitea, ez da gauza berdina! Alta lortzen dugu 2. indar sindikala izaten segitzen eta gure afiliazioa emendatzen. EH osoan 50.000 afiliatu baino gehiago gara. Hori posible da etengabe gure sindikalismoa birpentsatzen dugulako. Gure proposamen sindikala eguneratzen dugu, gure praktikak berriz asmatzen ditugu, lan munduaren eraldaketei egokitzen gara arlo guzietara iristeko: nagusiki emazteek okupatzen dituzten lanbideak edo autonomo faltsuak bezala adibidez. Aitzindariak gara jendarteko gai garrantzitsuetan. 2017an, Idazkaritza feministaren sorrerarekin, sindikalgintza feminista hitzetatik praktikara eramaten dugu: pikete feministak, borroka eskemen eraldaketa, eskola feminista, planak eta protokoloak, sektore feminizatuen antolaketa, sindikalizazioaren inguruko gogoeta… 2022an Idazkaritza antiarrazista sortzen dugu, arrazakeria borrokatzeko egiazko tresna kolektibo baten eskaintzeko asmoz.

Bertan lan egin, bertan erabaki

Sistema kapitalistak gutien baten aberastasunak biderkatzeko gehiengoaren bizitzak prekarizatzen ditu, gure amalurra suntsiten du. Lan eta bizi baldintza duinak behar ditugu eta horretarako, sistema errotik aldatu behar dugu. Urratsez urrats, EH askea, sozialista, feminista, euskalduna, antiarrazista, inklusiboa eta ekologista eraikitzera goaz. Prozesuan hainbat urrats daude. Gure erabakitzeko eskubidea eskuratzearekin hasten da. Horretarako IEH mailako tresnak behar ditugu lan harremanerako esparrua itxuratzeko. Legez posible bada, gaur egun borondate politiko eskasa dago. Abertzaleok aldarrikapen hori elkarrekin sustatu behar dugu indar metaketaren bitartez: Negoziazio Kolektiborako gune bat langile guzientzat.

EHko Lan Kodea eta Gizarte Segurantzako Kodea nahi ditugu, logika kapitalista heteropatriarkaletik kanpo, herritar guztiek babes soziala eta oinarrizko eskubideak izan ditzaten, haien egoera administratiboa, generoa, identitatea eta sexu-orientazioa, azalaren kolorea eta erlijioa edozein direla eta.

50 urteko borroka ibilbidea orri batean ezin da sartu. Gehiago jakiteko Eskuz esku LAB zabaltzen dokumentalaren emanaldira etortzeko gomita luzatzen dugu, maiatzaren 16an Hazparneko zineman 19:45ean. Izen emateak: baiona@ lab.eus

Zorionak LAB!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude