1979an sortu zenetik, Baigorriko Basaizea elkartea izan da Euskal Herri barnekaldeko kultura gertakari nagusienetarik bat den “Baigorriko kulturaldia“-ren bultzatzailea.
Kultur egitarau honek tokiko elkarte dinamikan oinarrituz, lehentasuna ematen die euskarazko edo euskal kulturarekin zerikusia duten ekimenei (dantza, antzerkia, bertsolaritza, musika…).
“Nafarroaren Eguna” Nafarroako mugetatik askoz urrunago famatua den hitzordu nagusia Baigorriko kulturaldiaren hitzordurik ezagunena da.
Aurten ere, Basaizea elkarteak egitarau aberatsa prestatu du aurten ere kulturaldiarentzat. Plaza Xokon apirilaren 5ean egin den merkatuarekin abiatu da. Hiru astez hainbat animazio proposatuak dira, usaian bezala, hilabeteko azken igandearekin antolatua den Nafarroaren egunarekin buratuko delarik aurtengo edizioa.
Elkarteko gazteekin Kanaldudek prestatu duen bideo ttiki honek Kulturaldiko hitorduak oroitarazi nahi ditu.