Internazionalismoa munduan da martxan
Ongi bizi liteke, baina ere jasan
Ipuin hunekin giten sartu kalabazan
Eta atera giten Korsikako plazan.
Bonjiurnu Ongi etorri, ta, trankil, ez, presa.
Aiacciu eta gero, Monte Cintu ertza
Turistekin bai baina, bestenaz ez kexa,
Euskaldun ta korsikar, harreman errexa!
Ze gastronomi ona, xerriki ta bruccio
Pietra eta Myrta, gauez arerio
Hango neskentzat aldiz, pagatu kario
Begirada batek du begi bat balio
I Muvrini, Canta U, kantariak nun nahi.
Hau folklorea dela erranik ai ai ai!
Ez egon nota faltsu edo itsusien zai
Untsa kantatzen dute elkorrek ere bai!
Bidaiatzeko berdin hegazkin ta ontzi
Noren konpainiak diren ilunpean utzi
Gauez tiro zerura, burrunba ta ortzi
Korsikarra omen da «pixkabat» Maffiozi…
Itsaso et mendi, poz eta zorion
«Askatasunera» ere han kantatzen egon
Han euskalduna ez da hartua «pour un couillon»
Duda izpirik gabe, egin bidaia on!
Klixka saileko beste gogoeten ezagutzeko, klika hemen : http://eu.enbata.info/artikuluak/tartaro-eu/klixka-eu/