Ostiral honetan, 2022ko irailaren 16an, joan den martxoaren 5ean Euskal Elkargoko Kontseiluak, tentsio-eremuan diren 24 herrietan plantan ematen zuen konpentsazio-neurria(*) onartu zuen erabakiaren betearazpenaren etetea, Paueko Auzitegi Administratiboak altxatu du.
Aldak plazerrekin hartzen du erabaki horren bai eta erabaki horrek hainbat lobby-ri eta etxebizitza anitzen jabetza dutenei ematen dien afruntuaren berri! Lobby eta jabe horiek, Airbnb-ren abokatuen laguntzarekin, Euskal Elkargoko hautetsiek alta kasik aho batez bozkatu erabakiaren kontra errekurtsoak biderkatu zituzten.
Gai honetan bere deliberamendua eta tema argi utzi dituen Euskal Elkargoa txalotu nahi dugu. Txosten horrentzat, Elkargoko Kontseilariek erakutsi erantzukizuna goresten dugu. Sekulan baino gehiago, etxebizitzen krisiaren eta higiezinen espekulazioaren aitzinean, politika boluntarista eta interes orokorra nagusitu behar dira, merkatuaren lege ahalguztidun eta suntsitzailearen, bai eta errege den diruaren kontra. Bere etetea altxatua denez, 2022ko martxoaren 5eko araudia orain juridikoki balioetsia da, eta 2023ko martxoaren 1ean sartuko da indarrean. Oraindik nehork ez daki zonbat denbora beharko duten errekurtso ezberdinek funtsaren mailan aztertuak izateko.
2022ko martxoaren 5eko bozak, airbnb iraunkorrek odol-xurgatzaile moduan ondorioztatzen zuten bizitegi pribatuen multzoko etxebizitzen desagertzea seko gelditu du. Orain, urte osoan erabiliak diren etxebizitzak mublatu turistikoetan eraldatzeko erosi aitzin gaur egun martxan diren prozedura juridikoen emaitzen itxoiteak, finantza inbestitzaileak eta banku maileguak gibelarazten ditu.
Aldak eskertzen ditu Ipar Euskal Herrian konpentsazioaren aplikatzea galdatzeko bere ekintzetan parte hartu duten edo bere ekintzak sustengatu dituzten herritar guziak, bai eta ere, Euskal Elkargoaren egoitzaren aitzinean, azken honek atxik zezan galdatzeko, 2022ko ekainaren 3an erabakiaren etetea plazaratu zen testu inguruan, Se loger au pays-Herrian bizi plataformaren elkarretaratzean parte hartu dutenak. Borrokak ondorio onak ditu. Elkarrekin gauzak aldatzen ahal ditugu.
(*) Neurri honek behartzen du azalera baliokidekoa den eta ber herrian den etxebizitza berri bat eskaintzea mublatu turistikoan eraldatua den etxebizitza bakoitzarentzat. Horrek eraldaketa horiek zailtzen ditu edo ezinezkoak bilakarazten, behin betiko urte osoan alokatzeko diren etxebizitzen multzoa babestuz eta tokiko biztanleentzat galdu diren etxebizitza ainitz berreskuratzea ahalbidetuz, betoiztatu gabe edo lur berri batzu artifizializatu gabe.