Kataluniako demos soberanoa jaioa da

"Lotsa eta duintasuna", 'Ara' egunkari kataluniarraren azala euskaraz. Ara egunkari kataluniarrak gaurko azala munduko hainbat hizkuntzatan itzuli du, baita euskaraz ere. "Lotsa eta duintasuna" titulatu dute, igandean Kataluniako erreferenduma galerazten saiatu ziren poliziak eta herritarren irudiak uztartuz.
“Lotsa eta duintasuna”, ‘Ara’ egunkari kataluniarraren azala euskaraz. Ara egunkari kataluniarrak gaurko azala munduko hainbat hizkuntzatan itzuli du, baita euskaraz ere. “Lotsa eta duintasuna” titulatu dute, igandean Kataluniako erreferenduma galerazten saiatu ziren poliziak eta herritarren irudiak uztartuz.

Español Estatuko poliziaren eraso larriek ez dute lortu ezeztatzea Kataluniako bi milioi herritar baino gehiagok autodeterminazio erreferendumean bozkatzea urriaren 1ean.  %90 inguruk baiezkoaren alde bozkatu du. Emaitza loteslea dela erran eta egoera kudeatzeko nazioarteko bitartekaritza galdatu du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak. Hara Asier BLAS-ek Argia.eus-en argitaratu iritzi artikulua. “Kataluniako procés-a demos soberano baten eraikuntza izan da. Manifestazioz manifestazio, botoz boto taxutu dute herri burujabe baten etorkizuna. Horrelako bideek une fundatzaile sinboliko bat behar dute herria kohesionatu eta trinkotzeko. Hori izan da urriaren 1a. Historiarako geratuko da egun honetan Kataluniako subjektu soberanoaren aurkezpena nazioartean”.

Katalan herriak, Generalitat-arekin koordinatuta, sekulako antolaketa eta heldutasun maila erakutsi du autodeterminazio erreferendum bat eratzeko orduan. Espainiako Estatuaren erantzun autoritario eta biolentoaren aurrean, herritarrek gizalegezko erantzun demokratiko bat eman eta hautestontziak defendatu zituzten. Salbuespen egoeran buruturiko erreferendum batentzat partaidetza oso altua izan da. Horregatik, atzoko borroka katalan demokratek irabazi zuten, errepresioaren irudiak eta botoak lortu dituzte nazioarteko esparru publikoan hautsak harrotuz.

Alabaina, Kataluniak bizi duen eskubide demokratikoen urraketa nazioartekotzeko borroka ez da amaitu. Aldebakarreko independentzia aldarrikapena eta greba orokorra tresna garrantzitsuak izan daitezke Espainiako Gobernua presionatzeko. Ez da izango sezesio prozesuaren amaiera, Kataluniak oraindik ez du indar nahikorik indarkeriaren monopolioa eskuratu eta nazioarteko aitortza erdiesteko gradu batean edo bestean. Bi baldintza horiek izan gabe ez da bideragarria sezesioaren arrakasta. Katalunia herrialde aberats bat da eta herritarren gehiengoa ez dago prest goizetik gauera pobretzeko nazioartean oraindik babesten ez den aldebakarreko sezesio batean. Borroka autodeterminazio eskubidea egikaritzeko akordio bat lortzeko da.

Prozesuak ez du atzera-bueltarik. Katalan herria eta Espainiako Estatuaren arteko etena handitu eta sakondu egin da, beraz, ezinbestean konponbide bat topatuko bada berdintasunean oinarrituriko aldebikotasunetik egingo da, bi subjektu soberanoen arteko negoziaketa bidez, alde batetik Katalunia eta, beste aldetik, Espainia. Horretan katalan herriak beste lezio bat ematen ari da munduan: autodeterminazio eskubidea lortzeko estrategia baketsu bat jarri dute martxan eta arrakastatsua izaten ari da. Demos soberano berri bat jaio da munduan, orain demos horrek erakundetzeko duen borondatea erabakitzeko eta gauzatzeko eskubidea erregulatzeko unea iritsi da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Kataluniako demos soberanoa jaioa da

  1. Azken denbora hauetan bi aldiz herri libre eta soberano baten jarduera ukan du Kataluniako gizarteak: Barcelonan eta Cabrilsen egindako bi sarraskien ondoren eta Espainiako polizia eta guardia zibilak muntatutako errepresiaren ondoren. Bart Felipe erregeak egin dituen elezko erasoek eta “golpista” izateko leporaketa faltsuengatik ez du Kataluniako herriak gogoa eta askatasunarako kemena galduko. Europaren Mendebaldeko nazio ukatuentzat eredu bikaina bihurtu da Katalunia. Bide zuzena eta demokratikoa erakutsi digu.

Comments are closed.