Kasu, ez gitxu lo!


Jone BARNEIX

Zendako elgarretaratu Martxoaren 8an:

Azken denboretan gauzak mugitzen eta egoera batzuk kanbiatzen ari direla sentitzen badugu ere, oraino desberdinkeria ainitz badira gizon eta emazteen eskubideen artean. Kontent izaiten ahal gira gaia lehen lerrora edo mahai gainerat elkartzeko egin dugun bideaz. Gaiaz gero eta gehiago mintzatzea erreusitu dugu (nahiz eta batzuer deseroso egin, beren pribilegioak hunkiak/kuestionatuak sentitzen baitituzte), bainan halere, ono eskubide berdintasunetik urrun gira. Zonbat emazte auzapez ezagutzen ditugu? Biztanlegoaren erdia emazteak izanki, Baxenafarroko 80 herrietarik 9’tan bakarrik dira emazte auzapezak. Berriki pasa diren laborantxako hauteskundeetan, zonbat hautagai izan dira emazteak? Aldiz haurren eta xaharren zaintza lanetan, zonbat gizon badira? Adibide ttipi horiekin fite ikusten da oino aginte postuetan gizonek direla nagusi eta emazteak ikustezinak diren lanetan aritzen girela.

Bestalde, emazteen eskubideen gaia gehiago entzutearekin batera, Martxoaren 8a, eduki politikoz hustu eta emazteen besta gisan saldu nahi digute. Gizonek zoriontzen gaituzte eta bazkari ederrekin, borroka eta aldarrikapen eguna dela gordetzen da.

Guzti horrengaitik eta bidea luzea delako, Martxoaren 8an elgarretaratzera deitzen dugu.

Zendako Lartzabalen:

Azaroaren 25ean Lartzabalen elgarretaratu ginelarik, biziki argi ikusi zen, hemen baxenafarroan ere, elgartzeko beharra eta gogoa badugula. Batetik pisu da beti Baiona edo hirietarat joan behar izaitea halako manifestaldiendako. Eta bestetik, hemen ere zapalkuntzak ukaiten ditugu eta horier aintzin egiteko, hemendik, gure xokotik, gure manerekin, egin behar dugula pentsatzen dugu. Oztibarren azken urtean beste ekimen batzuk ere sortu dira eta Martxoaren 8ko elgarretaratzea, Lartzabaleko itzulgunean egitea ideia ona zela atxeman ginuen. Itzulguneetan itzultzen giren gisa berean, balia dezagun Lartzabaleko itzulgunea, indarrak elkarturik, emazteak sareturik, gauzak/egoerak itzularazteko/iraultzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude