Kanadako elebitasuna bagenu sikiera

Rachael Thomas diputatu kontserbadore kanadarrak polemika piztu du berari ingelesez zuzentzeko eskatu duelako.

Gorka Bereziartua – Argia.eus-etik

Ausarkeria leporatuko didazue, urrunegi menturatzen ari naizela, han ez zaigula ezer galdu. Nik, hala ere, Axular, Oihenart eta Etxeberri Ziburukoa testigu, zera deklaratzen dut: aurten Euskararen Egunaren bueltako gauzarik inportanteena Ottawan (Kanada) gertatu dela. Sinesten ez badidazue, jarrai nazazue hurrengo paragrafoan kontatzen hasiko naizen historia harrigarrian barrena –edo bestela, petting gabeko pin-pan-pun baten bila bazabiltzate, jo zuzenean azken paragrafora, baina gero ez kexatu burmuineko zimurretako frikzioengatik: bazenuten aukera leku berera guri-guri iristeko–.

Hemen zaudete beraz: ah, zer plazera historiak zirri eta mirri bakar bat galdu gabe irakurri nahi dituen jendearekin topo egitea. Ez esan oraintxe testu honen amaieran dabiltzan horiei, baina nire faboritoak zuek zarete. Enfin, harira: Ottawa. Konkretuki, Kanadako hiriburuan dagoen Komunen Ganbera. Rachael Thomas diputatu kontserbadorea herrialdeko Ondare ministroari zerbait esaten hasi da: “Jabetu naiz nire galderei frantsesez erantzuten diezula, baina ingelesez erantzuten diezula ingelesez egindako gainontzeko galderei, zure alderdikide liberalek eginak badira”. Egoera oraindik lasaia zen. Thomasek ildoa sakondu zuen arte: “Kontziente naiz zure aukera dela oso-osorik, herrialde elebidun batean gaude, baina zure aldetik posible balitz, eskertuko nuke…”. Eta ezin izan zuen esaldia bukatu: mundu guztia hasi zitzaion builaka eta protestaka, elebitan gainera: “That’s not appropriate!”, “c’est ridicule, ça !”. Oilategi parlamentario hura pixka bat baretu zenean –tira, “oilategi”; hitz egiteko modu bat da: Kanadakoak ez dauka zerikusirik parajeotako gainantzezpenarekin, hura Europa da. Bueno, ez, baina ulertzen didazue–, baretu zenean, diot, tonu mingotsak nagusitu ziren: “Iraingarria da quebectarrentzat eta frankofonoentzat”, kritikatu zuen Martin Champoux Bloc Québécois-eko diputatuak. Pascale St-Onge Ondare ministroari ere “oso desegokia” eta “oso gutxiesgarria” iruditu zitzaion oposizioko diputatuak formulatzeke utzi behar izan zuen eskaria. Ukitu ezin den zerbait zarakatu zuela jabeturik, Thomasek ofizialki barkamena eskatu zuen azkenerako.

Laburbilduz: Kanadan elebitasuna konfiantzazko web batean enkargatu zuten, ezin zaio ordezkari publiko bati eskatu bi hizkuntza ofizialetako bat erabil dezala eta ez bestea. Aldiz, hemen daukagun elebitasunak AliExpressen eskatua dirudi: argazkian itxura ona zeukan, baina etxera iritsi den paketea ireki eta “bilingüismo” botoia sakatzean “no te entiendo” esaten du; topera jarrita nola funtzionatuko lukeen ere ez dakigu, euskaraz primeran egin dezaketen politikariek ez baitute aukera baliatzen; eta ez dirudi mohikano batzuk kenduta inori asko axola zaionik: abenduaren 3a iristen da, momentuko hype-a euskal oholaren gainean surfeatzen da –aurten adimen artifizialari tokatu zaio– eta hurrengora arte. Ai, XVIII. mendean haizeei, korronteei eta baleei segika lur haietan, Louisbourgen-eta bukatu zuten euskaldunek zeozer gehiago eutsi izan balute, iritsi izan balira mende honetara populazio koxkor batekin: agian orduan, ozeanoaz bestaldean behintzat, kontzeptuari justizia egiten dion elebitasunaz gozatu ahalko luke euskaldunak.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).