Maiatzaren Lehena: “Aberatsak zergapetu!”

Bizi! eta Aldako 15 militantek ekintza sinboliko bat burutu dute Bruno Le Maire-en bigarren etxearen aitzinean, Senperen, apirilaren 25ean. Ekonomia eta Finantza ministroak iragarri atzerapauso sozial berriak eta azken honek "ongizate Estatua" desegiteko adierazi duen nahia salatu dituzte.
Aberatsak zergapetzeko deia egin dute, eta maiatzaren 1ean, asteazkenarekin, Baionan lelo horren gibeletik saldoan manifestatzeko deia ere. (...)
Conférence de presse de l'inter-syndicale au marché de Bayonne le 15/04/2024.

1er mai : luttons pour le partage des richesses !

Nos organisations syndicales CFDT, CGT, FSU, LAB et Solidaires appelons ensemble les travailleurs et les travailleuses à se mobiliser massivement le 1er Mai prochain. Il n’y a pas de fatalité au système capitaliste, une des solutions évidentes est le partage des richesses ! Et c’est la revendication principale que nous avons mise en avant pour appeler ensemble à la mobilisation.
Plus que jamais mobilisons-nous. Travailleurs et travailleuses en emploi ou non, retraité·es et étudiant·es, nous vous donnons rendez-vous mercredi 1er Mai à 11h00 à la place Sainte-Ursule de Bayonne. (...)

Egiazko arazoei so egin dezagun

ELB & Lurzaindia - Kanboko Herriko Etxean egin den ekintzaren ondotik, ELBk eta Lurzaindiak beren ikuspundua eman nahi dute, komentario guzien artean, usu funtsik gabeko gaur egungo salaketak ikusiz.  Damutzen dugu Kanboko aupeza arinki zauritua izan dela atzo gauean, jendarmeriak Kontseilu gelan sartuz  hasitako bulkada baten ondorioz, bi orduko saio baketsuaren ostean.
Salatzen ditugu hautetsi zenbaiten erreakzioak, manifestariek nahitako hautetsien kontrako ekintza bortitza egin dutela aipatuz. Damutzen ditugu atzo gauean Devèze jaunaren ustegabeko erortzearen eta beren funtzioa betetzean hautetsiei zuzendutako eta gaitzesten ditugun erasoren arteko nahasketak. Auzapezaren erortzea ustegabekoa izan zen, eta ez zen fisikoki erasotzeko asmorik. Auzapeza ez da ere "larriki zauritua" izan. (...)

Eusko Eguna: tokiko monetak Ezpeletako bazterrak berotu ditu

Euskal Moneta - Eguzkia nagusi, joan den larunbatean, apirilaren 13an, Ezpeletan, Eusko Eguna, tokiko monetaren aldeko urteroko besta handian. Publiko zabala bildu zen, proposatutako animazio desberdinetan parte hartzeko. Orotarat 1700 bat pertsona hurbildu ziren. Halako jendeketak erakusten du, batetik, tokiko moneta arrakastatsua dela, eta, bestetik, tokiko ekonomia solidariorako eta lurraldearen alternatibetarako suhartasun gero eta handiagoa dagoela.
Urte batzuetako pausaren ondotik, iaz, 2023an antolatu zen berriz, euskoaren 10. urtebetetzearen kari. Eta, dirudienez, Eusko Eguna urteko besten egitarauaren eta lurraldeko hitzordu saihestezinen parte bilakatu da. (...)

Rassemblement “DÉLOGEMENTS STOP !”

Du 29 mars au 7 avril, la coalition européenne d’action pour le droit au logement et à la ville organise des journées d’action et de mobilisation à travers toute l’Europe.
Au Pays Basque, Alda organise un rassemblement le vendredi 29 mars à 18h30 à la place Patxa, à Bayonne, pour réclamer des mesures d’urgence contre la prolifération des congés locatifs qui déloge de plus en plus de familles en Pays Basque. À partir de 18h00 aura également lieu dans le Petit Bayonne une soirée de soutien aux personnes victimes de congés pour vente. La mobilisation est d’autant plus d’actualité que le député Iñaki Echaniz a déposé le mardi 19 mars une nouvelle PPL visant à mieux encadrer les congés locatifs. (...)

Mugerreko hezeguneen artifizializazioa: baimena legez kanpokoa da

CADE, Association Mouguerre Cadre de Vie, Bizi! - Mugerreko auzapezak Enovis enpresa Mugerreko hezeguneetan instalatzeko eman berri duen antolaketa-baimenaren txostenak ahantzi du publikoari ezagutaraztea ematerat oinarrizko elementu bat.
Instalazioa SAGE Aturri ibaiaren behealde (SAGE/UAKE Uraren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema) arauak "lehentasunezko" gisa sailkaturiko hezegune batean aitzin ikusia da, eta horrek gunearen suntsipena arras debekatzen du. (...)