Baionan Kantuz Musikaren Pestan, Ekainak 21 Juin – 19: 30 Espainiako karrikan
Ohi bezala, Baionan kantuz present izanen da Baionako Musikaren Pestan. Heldu den ostirailean, ekainaren 21ean arratseko 7ak eterditan xuxen lehen kantuak abiatuko dituzte Tuntunako kideek Espainioako karrika, lehengo auzitegiaren aintzinean.
Sasoineko azken hitzordua izanez, programa alegera eta ezaguna izanen da denen heinekoa. Etorri beraz lotsarik gabe, Musikaren Pestan parte hartzeko molde hoberena, bakotxak beretik emaitea baita, eta hori urte guzian bezala helduden ostirailean, Baionan Kantuzek eskaintzen dizuen parada da. Ostiraila arte