8ème et belle édition de Lurrama / Lurramaren 8. edizio arrakastatsua.
Aro ederra zela eta, bsitari gehienak Lurramara hurbildu dira arratsalde erditik goiti aurten. Hala ere, hiru egunez 18 000 lagun pasatu dira. Antolatzaileak ohartu dira urtero publikoa arraberritzen bada ere, lortu dela publiko leial bat mobilizatzen, batez ere gaualdietan. Igandeko sukaldarien bazkaria 800 perstonek bete dute.
Bestalde, Euskal Herriko AOP Ossau Irati gasna lehiaketa handiena (50 parte hartzaile) iragan da ostiral goizean Dominique Bouchait-ren lehendakaritza pean, 2011-an Meilleur Ouvrier de France.