L’adieu aux larmes par Jean-Louis Davant

Azkenean ETAk bere borroka ar-matuaren amaiera mezutu baitu, berri horrek jende asko zinez bozten du. Hortik aitzina, iritzi oso ezberdinak entzuten ditut batzuen eta besteenganik. Espainolistak erabat gaizki erranka, beren postura orokorretarik egoki zaidanez; abertzaleak zuhurkiago mintzo, hori ere badakigun ikuspegi batetik egokia. Haatik eskualde batetik ala bestetik, ñabardura handiak usna ditzakegu. Ez naiz gaur ho-rien aztertzen hasiko, gehiegi luzatzea litzaidake. Beste behin agian.
Ene ustetan, ezker abertzalea da gehienik bozten dena, bulta honetan borroka armatuak gehienik oztopatzen zuen alderdia zelako. Azken urteotan ETA bake bidera ekarri nahi ukan du, eta emeki-emeki erdietsi du. Zergatik hain emeki? Lehenik mugimendu politikoak bere kide guziak konbentzitu behar zituen, zatiketarik ez zekion gerta. Bigarrenik ETA erakarri be-har zuen, eta honek bere aldetik gudari guziak berekin aitzina ereman behar zi-tuen bide berri horretara. Komando edo kide bakarren batzuk atzera utziz geroz, hauek borroka armatua berpitz zezaketen, baldintza txarrenetan izango bazen ere gisa guzietara, ondorio are txarragoekin, Irlandan hein batean gertatu den bezala. Hori apantziala bazterturik dago, ezker abertzalearen ibilera zuhurrari esker.
Zenbatnahi ahuldua izanagatik, armen a-hotsa errepika zaitekeen oraino luzaz, iraganean hainbeste aldiz ikusi den bezala, Espainiako gobernu desberdinen erranetan errepresioari esker azken hatsetara jaitsia zelarik. Beraz eskertzekoa zait, egi-azki, ezker abertzaleak Otegirekin egin berri duen lana. Hori bederen zor dio Euskal Herriak, eta ez da guti.
Bi damu, dolu, pena halere: bata guduka homeopatiko batetik inolaz ere jasangarria ez zen gerla mailara igaitea; bestea hain luzaz irautea, Aljer, Lizarra eta 2006 ko aukerak galduz. Hainbeste heriotza bi aldeetarik, itzuli gabekoak… Baina historia ezin da berriz idatzi, eta pasibo astun horren gainetik bi puntu baikor gelditzen dira nire ustez: lehen urte haiek, agian Baskongaden autonomiarainokoak; azken urte hauek berriz, ezker abertzaleari esker.
Ez zait gaur ETAren historiari lotzeko eguna. Baina ez gaitezen eror antiabertzaleen zepora, ETA hastapenetik eta osoki ar-buiatzen dutelarik. Funtsean abertzaletasun oro dute gaitzesten, bortizkeriaren aitzakian. ETAk hasieran hamar bat urtez ekin du armarik erabili gabe. Frankismoaren etsai gogorren eta eraginkorrena izan da, Euskal Herriaren aldeko borroka bultzatuz. Urte haietan euskaltzaletasuna suspertu du, kultura mugimendu bat piztu, euskal gazteria berri bat indartu: «Gu gira Euskadiko gazteri(a) berria, Euskadi bakarra da gure aberria…», Michel Labeguerie alta jeltzaleak abestu zigun bezala.
Bitarte horretan, egiari zor diot aitorpen hau ere: beharrik EAJren inguruko euskal gobernuak «minimum vital» bat bederen segurtatu dio Euskal Herriari, bereziki euskarari, eta Estatu posible bati doakiokeen administrazio sendo bat eraiki du. Hori ere ez zait guti.
Orain aro berri bat hasten zaigu. Euskal arazoa ez da ETArekin bukatzen, haatik gatazka europar modu bakezale berrian aitzina joanen da, XX. mende odoltsuko historiari bizkarra emanez, ezen Europak ekarri digun onura nagusia hauxe da: gerlarik gabe bizitzea, ez ordea borrokarik gabe naski, gaurko ekonomiaren krisian ikus dezakegunez.
Azken hitz bat erran behar banu, galde hau litzateke: ETAk militarki galdu badu, orain ez ote den, hein batean, politikaz irabazteko bidean sartzen, aspaldiko partez, abertzale guziokin?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).