ENARGIA: %100 berriztagarri den zuen argindar hornitzailea Ipar Euskal Herrian
I-ENER, 450 akziodun kondatzen dituen energia ekoizle sozietateak %100 berriztagarria den argindarra eta SCIC (Société coopérative d’Intérêt Collectif) (*) forma ukanen duen egitura baten bidez bere aktibitatea bultzatuko duen ENARGIA (www.enargia.eus) izeneko tokiko argindar hornitzaile bat sortuko du.
Hiru astez soilik, 400 familia baino gehiagok jakinarazi dute argindar hornitzaile berriarekin engaiatzeko prest zirela. Urriaren 6 eta 7ko,Alternatiba 2018kari, 1000 engaiamendu lortzeko helburua finkatu dute proiektu eramaileek. (...)