Euskararen eraikuntza nazionala par Jean-Louis Davant

ETAren izen gabeko su-etena berri ona zait: ez oraino bakea, baina horri buruzko lehen urratsa agian. Era-kunde armatuak urrunago joan behar duela, bistan da, baina beste guziek ere mugitzeko tenorea lukete. Euskal politikan badago zer egina, bereziki alderdi abertzaleen aldetik: boz emaileen gehiengoa badugularik, kontrakoek gobernatzeak erakusten du gaizki gabiltzala, eta gure politikariek hobeki jokatzea luketela noiznahi.
Haatik politika ez da dena, oinarria jendartean dago, eta hor aitzina gabiltza bide ezberdinetarik, anitzen sator lanari esker, Eraikuntza nazionala martxan dago, bereziki hizkuntzan. Euskararen batasuna franko aitzinatua dugu Euskaltzaindiari esker, idazle askoren laguntzarekin.
Bizkitartean, Iparralde hotz eta urrun honetan, zenbat gara Euskaltzaindia zer den eta zer ari den badakigunak? Arras guti. Euskaltzale frankoren baitan, zer ote da euskal Akademia? Académie française famatuaren karikatura bat, apez handien eta jaun xaharren klub elitista bat, “euskara garbia” diktatorialki zaindu nahi lukeena. Zenbatek dakite laneko talde bat dela? Horren legea ez dela garbitasuna, purismoa, baina frantsesez erraten den bezala “le bon usage”, erabilpen ona, hots luma trebeen puntan irakurtzen eta hitztun argien ahotik entzuten dugun mintzaira, arrunkeriaren eta purismoaren arteko bide zuhurretik dabilana franko naturalki.
Hain zaharrak ere ez gara: bana bertze, 60 urtekoa dugu euskaltzain osoen adin ertaina, Frantziako Akademian 80 urtekoa dutelarik. Gainera 24 euskaltzain osoen inguruan laguntzaile gazteak baditugu dozenaka: euskaltzain urgazleak eta batzordeetako beste kideak, eta bestalde hor daude ohorezko euskaltzainak ere, nahiz adinean gure hein bertsukoak diren. Euskaltzain osoen taldea oraino gaztetuko zaigu, berriki lege berri bat hartu baitugu, emerituena: 75 urteetan, erdi erretretan sartzen gara (ni oraintxe sartua), eta ba-koitzari ondoko bat hautatzen zaio. Bilkuretara joaiteko obligazione moralik ez dugu, joaten garelarik besteen eskubide berdinak ditugu, baina joaten ez garelarik, gure ordez bozkatzeko ahalik ezin diogu bertze bati eman.
Afera ez da soilik adinarena: formakuntzarena ere hor dago, baita tresna berriez baliatzeko trebezia. Gu, euskaltzain xahar batzu, amatur argituak ginen, idazleak, autodidaktak, aizkolariak: euskara batuaren egitura orokorra zur gogorrean aizkoraz eskulpitu dugu, larri larria, bastan bezala. Euskaltzain berriak Euskal Unibertsitatean ikasiak dira, berezilari trebeak dira, teknikari xorrotxak, zizelkariak: guk bastan eraiki estatua zizelaz landuko dute, adelatuko, adibidez begiak eta eskuak xeheki landuz; euskara batua tresna eta teknika berrien arartez eta horietara egokituko dute, oraikotuko, aberastuko.
Euskaltzaindiari gauza bat falta zaio nire ustez, bereziki hemen, Iparraldean: populuari, jendeari bere lanen berri ematea maiz eta xeheki. Orduan astakeria gutiago entzun giniro hemen gaindi, eta inportanteena, jendea euskararen hobetzen lagun lezake. Azken hitz bat: euskara batua ez dela euskalkien etsaia; aitzitik horiez aberasten da, eta ordainez horiek aberasten ditu. Euskaltzaindiak euskalkiez ere arta hartzen du: nire tokian, nire idazki ezberdinez, horren adierazle naizela uste dut, batua eta zuberera erabiliz bakoitza bere lekuan eta sailean, baita nafar-lapurtera ere bien artetik, baitezpadako zubia dugularik ene aburuz eta iritziz. Euskalkien etsaia ez da batua, baina frantses monolinguismoa. Funtsean denek badakite, baina frankok ez aitortu nahi. Erranen diegu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).