Europar buxeta-ituna par Jakes Bortayrou

Ondoko asteetan frantses parlamentuak duela zonbait hilabete Sarkozyk eta Merkelek adosturiko aurrekontu ituna (“pacte budgétaire” delakoa) eztabaidatu eta bozkatuko du. Herritarrak kontsultatu gabe. Alta itun berri horrek europar herritar guztien eguneroko bizitzan eragin zuzena izanen du. Krisia egoera eta bereziki euroaren krisiari erantzuteko asmoarekin landua izan zen itun horrek Estatuei “irabazten” dutena baino gehiago xahutzea debekatzea du helburu (diferentziak ezingo du Barne Produktu Gordinaren %0,5a gainditu). “Urrezko legea” deituriko arau hau bete ezean zigortuak izanen dira Estatuak.
Zentzu oneko afera irudituko zaie batzuei. Alta arau honek ez du inolako justifikazio ekonomikorik. Alde batetik, zor publikoaren krisia ez da sortu Estatuek nola nahizka xahutu dutelako (izaitekotan, azken hamarkadetan nola nahizka murriztu dituzte diru sartzeak, printzipio neoliberalen eraginez). Inongo mugarik gabe aritu eta aritzen den finantza kapitalak du krisia sortu eta arazoak agertuz gero, Estatuei dei egin. Atekatik atera bezain laster bankuak espekulatzen hasi dira berriz eta Estatuei gero eta baldintza gogorragoetan dirua mailegatzen diete, automa­tikoki zor publikoa emendatuz. Bainan bestalde, Estatu batek aurrekontu defizitarioa egin dezake geroari buruzko inbertsioak egin ahal izaiteko (ez baititu ordaintzen ahal soilik bere urteroko sarrerekin). Are gehiago 1930etik jakina da krisia egoera batean defizita egin behar duela Estatuak, enpresen aktibitate eta kontsumoaren tipitzea orekatzeko. “Urrezko araua” ez da ekonomikoa, ideologikoa baizik. Neoliberalismoaren katixima hutsa! Estatu soziala du jomuga, geriza soziala, lan kodigoa eta zerbitzu publikoak. Azken hamarkadetan, munduko hainbat herrialdetan aplikatu den “txokearen estrategiaren” bertsio berri bat dugu, hots krisi egoera bat baliatu, neurri bortitzak pasarazteko, krisia hori sortu duten printzipioetan sakontzeko, ordu arte aski zorrotz aplikatu ez direla argudiatuz.
Europar herri bakoitzaren lehiakortasuna hobetzeko helburua omen duen buxeta itun horrek beste ondorio larriak ere izanen ditu. Xahutze publikoen murrizketak aktibitate ekonomikoaren gainbehera azkartuko du Europa osoan, zorroztasunezko politikak hedatuz. Ondorioz fiskalitate bidezko diru sarrerak tipituko dira, defizita publikoa eta zorra emendatuz. Urrezkoa baino berunezko legea! Bestalde, Europako herrietako harreman ekonomiko gehienak beren artean egiten direla kontutan hartuz, barne tensioak areagotuko dira. Batek irabaz dezan, ondokoak galdu beharko. Hori da gertatu azken urte hauetan, Alemaniak bere produktuak salduz bere auzoei. Nork pentsa lezake herri sendo eta integratu bat eraikitzen ahal dela bere barneko eskualdeak gerla gorrian izanik? Zergatik desberdina litzateke Europarekin?
Alde politikoan ere larria da emaitekotan den urratsa. Bere garaian europar itun konstituzionala sustengatu zuen Jürgen Habermas alemandar filosoak “menderatze post-demokratikoa” ikusten du oraiko erreformarekin. Europar batzordeak podere gehiago eskuratuko du eta berak ditu zainduko herri ba­koi­tzaren aurrekontuak eta beraz hautu politikoak. Defizitak murriztu eta zor publikoa xuritu: alternatibak ez dira haizu izanen. Buxeta itun berri horrek, aurreikusten ahal zaizkion ondorioengatik, Europako proiektua bera ahulduko du. Kolpe maltzurra, Europa solidario baten ideiari berari.
Hauteskunde kanpainan Holandek erran zuen ituna ber negoziatuko zuela, Europan zehar esperantza piztuz. Ekainaren 28 eta 29ko europar gailurrean hazkunde ituna lortu zuela sinestarazi nahi izan du, buxeta ituna berresten ahal zela gaineratuz. Alta, horretarako jarri zituen baldintzak ez dira inondik inora bete: euro-obligazioak ez ditu lortu, Banku zentrala erreforma ez da ai­patu eta hazkundea bultzatzeko neurriak guztiz eskasak gelditzen dira. Sozialisten erantzukizuna jokoan da orain. Arazoa ez da Fran­tzia eta Alemaniaren artean, bi proiektu antagonikoen artean baizik: edo merkatuen borondateari plegatuko zaion Europa eredua sakontzen da edo Europa demokratiko, solidario eta ekologiko bati buruz joaiteko bidea irekirik atxikitzen da. Ondoko asteetan mobilizazioak antolatuak izanen dira, herritarrak informatzeko, diputatu eta senatariak presiopean ezartzeko eta buxeta ituna arbuiatzeko. Batailak pena merezi du!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).