Aljeria askatuta par Jean-Louis Davant

Guri Aljeriako gerla ofizialki bukatu zitzaigun duela mende erdia, 19-62ko martxoaren 19an. Hangoentzat ordea, ez zen horretan gelditu. OASak ekainaren 17raino iraun zuen gudukan. Gero harkien aurkako masakreek uda bete zuten. Irailean bi aldertitako aljeriar gudariak elkarren artean gudukan ari izan ziren, botereaz jabetzeko: Ben Bella buruzagi autoproklamatua GPRA delako aljeriar Gobernuaren aurka, eta Ben Bella nagusitu zen gerla jasan zuten barneko makien aurka, kanpoko armada horradino pasiboari esker, zain egona zen Boumediene kolonel azeria buru. Beraz gerla horrek orokorki zortzi urtez iraun zuen, hilabete bat (1962ko urria) eskas. Zer ekarri du? Gauza baikor bat, beharbada bakarra: aljeriar bati, bere lurrean, inork ezin diola er-ran, aitzinetik bezala, «bougnoul, melon, crouille, tronc de figuier», eta abar… Horretarako gerla bat behar zena? Hain bortitza, hain luzea? Gerla, maluruski, nekez baztertu zaitekeen, oin-beltzek eta Frantziak ez baitzuten deusik entzun nahi aljeriarren eskakizun eta proposamenetarik: ez Ferhat Abbas erreformazaleak bezala frantziar berdintasuna bilatzen zutelarik, ez eta Messali Hadj abertzaleak bezala autonomia galdatzen zutelarik independentziarako bidean.
Haatik zazpi urte eta erdiko masakreak behar zirena, gero negoziatzeko? Bukaerako lan hori ezin zena hastetik egin, edo handik hein bat laster bederen? Uste dut bigarren hori den gutienetik ahal zela: horretarako padara bat hauta gertatu zen 1956ko lehen hilabeteetan. Frantzian de-putatugorako bozen ondorioz, ezkerreko «Front républicain» eskualdea gobernura hupatu zen bakea hitzemanez, Guy Mollet sozialisten burua gidari. Baina laster, oin-beltzek Mollet beren alde itzularazi zuten Aljerera egin zuen lehenbiziko bisitaren kariara: bere hitza janez, gerla gogortu zuen, eta legezko soldaduzka egin behar zuen «contingent» delakoa harat igorri.
Bi milioi gazte han izan ginen, ofizialki «ordenaren zaintzen», haatik egiaz gerla zikin batera botaiak inozo. Han zerbitzu berezien eta kolonel ñapurren meneko lan tzarra egin behar zen itsura, xahar, emazte, haurren artean… Hainbeste “bavures”, hainbeste “corvées de bois”, hainbeste tortura! Milaka eta milaka! Aljeriar gudariak are bortitzago, bereziki herritarren aurka. Bi armaden artean jendea ikaran bizi zen, gauaz «felaga» haien izuan, egunaz gure beldurrez. Felagen basakeriek eta gure astokeriek, denbora joan ahala, jende
gaixo hori FLNeko abertzaletasunera konbertitu zuten, Messali Hadjen bide zuhurragoa bazter utziz.
Ondorioak beti hor daude. Frantziak gerla horren historia ez du oraino irentsia. Hango egonaldiak ene belaunaldia gisa batez izozturik utzi du, Euskal Herrian bederen, bizi publikotik ezabatu bezala, gerlari ohien erlijiora bildu. Hegoaldeko batzuek uste dute hemen euskal abertzaletasuna piztu zuela. Alderantzizkoa da gertatu, oso guti gara urrats hori egin dugunak, gure lagunak gerlari ohi zaharren biderat itzuli dira nagusiki. Han armadako buruzagien aurka zaukaten errabiatik urrunduz, han bizirikoa beretu dute, munduko bi gerla handietakoek bezala, gerla militarki irabazi dugulakoan. Eta egia da aljeriarren garaipena politikoa izan dela, ez militarra. Bainan ez ote du politikak legea egin behar, ez ordea armen indarrak? «Arma cedant togae» zioten erromatar zuhurrek. Nolaz ez ikus han ez zela Frantzia? Batzuek ikusi dugu, bertzeek iduriz ezin, eta zenbait oraino horretan daude.
Gerla horren gehiegizko luzerak eta bortitzak aljeriarren etorkizuna ere zauritu
zutela uste dut. Hortik sorturiko agintea militarra egon da, bortizkeriak markatua. Iraultzak bizkarra eman dio 1956an Souman ibarreko Biltzar famatuak ireki zion isuri demokratikoari. Ondorioz aljeriar je-neralei beren ber gisako etsai gogorrak agertu zaizkie denborarekin…
Eta guk, denbora gehiegi galdu genuen han. Inori ez digu deus onik ekarri, alderantziz. Zoriontsu halere osorik itzuli garenok, are gehiago inoren odolik isuri gabe gertatu zaigularik. Zori hori ukan nuen. Beraz Aljeria maite dut, eta musulmanen beldurrik ez dut. Baina hogeita zazpi hilabete behar nituena horretarako? Denbora gehiegi hor ere, fiteago ikasiko nuen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).