Irabazi arte, Fidel ?

FidelJoan den hazilaren 25ean zendu zen Fidel Castro, batzurentzat askatzaile, beste batzurentzat aldiz diktadore. Hara zein izan diren Lider Maximoaren lorpenak eta huts egiteak. Egia ote da, batzuk diotena, Fidelen Kuba ez balitz izan asmatu beharko zitekeela?

Duela gutti gipuzkoar lagun talde batekin afaltzen ari ginela, horietarik batek Kubarat egin bidaia izan ginuen aipagai nagusietako bat.

Hainbat xehetasun eta ikusmolde pertsonal aipatu zizkigun bertako egoera orokorraz, Fidelen itzalaz nahizta 10 urtetan ez gehiago poderearen lehen lerroan izan.

Doi bat harritu nintzan jakitean, poderean ez izanikan ere, omen karrikako jendeak orokorrean bere aho mihitan zeukala etengabe. Aho mihitan alabainan bere iragana laudatzeko eta ere kritika egiteko gauregungo egoerari, bereziki ekonomikoari, buruz.

Lagun horren arabera, gauregun oraindik Kuban gehien saltzen diren liburuen artean dira urteetan zehar Fidelek egindako diskurtso bukaezinak zehazten dituztenak. Jakinik horietako hainbatek, bi edo hiru oren irauten dutela. Fidel y la Religion liburua delarik gehien saldua. Erlijionea aipatzean funtsean, lagun horrek erran zaukun, Fidelek duela gutti jakinarazi zuela ofizialki bere hiltzean bere gorputza kriogenitze prozesu baten bidez kontserbatua izan zedin, hainbat menderen buruan berriz bizia emaiteko gisan. Holako beste bitxikeria frango kondatu zizkigun afari hartan, bainan hala ta guziz, nolabaiteko mirespen bat agertuz orokorki Kubaz eta bere herritarretaz.

Ez gira imortalak

Hainbat egunen buruan, nik ere entzun dut beste guziek bezala, Raul Castrok iragartzen molde jakin eta tristean Fidel haundiaren hiltzea. Funtsean, Raul gisa hortan entzuteak oroitarazi zidan delako español telebixta kateko Francoren heriotzea jakinarazi zuen harena: doinua, hitzak eta aurpegi itxura berdintsua.

Santa Katalina batez hil zauku beraz Fidel. Azaroaren 25 batez, 60 urte lehenago zen ere abiatu Granma itsas untzian Mexikotik Kuba konkistatzeko.

Nola ez pentsa 60 urteko bira horrek, bakotxari ere gure joan etorria seinalatzen duela. Ez gira imortalak. Fidel, bere ibilbidea, bere ideala imortal bezala ginituen eta tupustean Fidel hilkorra dela ohartu gira.

Alabainan nere belaunaldiko hainbatentzat, ez dugu ezagutu Fidel baino eternalago iduri zuen lider iraultzailerik. Pentsa Fidelek “ezagutu” dituela 11 amerikar president, gutti aski denak entseatu direnak Kubako erregimenarekin eta hunen bultzatzailearekin akabatzen. 11 presidente yankee horiek ezagutu zuten Kuba eta Fidel, Fidel eta Kuba demokrazia ordezkatzaile eta partehartzaile, gero marxista leninista, berantago chavista, berantago oraino aitasainduzalea, baita españolista ere.

Itzalak bazituela alabainan. Itzala agian, hitz goxoegia dela aitortu behar ere. Beste hainbat buruzagi iraultzailek bezala, forma arras garbi eta diskretoan kontrario politikoak desagertarazi ditu fisikoki. Zerrenda beltz hortan sartu ote behar diren Camilo Cienfuegos eta Che Guevarra, bakotxak ikus dezala.

Batzuentzat idolo miresgarri, beste batzuentzat despota odoltsua. Bere hiltzea dela eta, lerro beteka komentario eta hitzaldi ari dira betetzen eskuin eta ezker, espektro politikoan ere.

Fidelen hainbat kontrako ere ari zaizkigularik goresten bere karismoa eta ospea.

Denak halere pundu bakar batzutan ados jartzen dira: hezkuntza eta bereziki unibertsitate maila, sozial erregulazioa eta osasun zerbitzu publikoa oraindik gauregun etsenplutzat hartuak dira.

Ikusiz 21. mende hastapen huntako kapitalismo liberal politikoki korrekto baten hedapena, baten batek dio Kuba ez balitz existitu, asmatu beharko zitekeela.

11 presidente yankeek
ezagutu zuten Kuba eta Fidel,
Fidel eta Kuba
demokrazia ordezkatzaile
eta partehartzaile,
gero marxista leninista,
berantago chavista,
berantago oraino aitasainduzalea,
baita españolista ere.

Iraultza imortala da

Joan den primaderan edo, entzun nuen azkenekoz Fidelen elkarrizketa bat zointan azpimarratzen zuen laster hil egingo zela, bainan Iraultza imortala zela, betirakoa.

Pentsatu nuen, urrun zirela jadanik Sierra Maestrako bizardun koadrilla lerdenen tiroketak eta asaldatzeak inperialista yankeak itsasorat botatzeko.

Pentsatu nuen ere gipuzkoar lagunak erran zaukunari: ugarte zoragarri hartan ikusi zituela nortasun kultural eta herrikoi paregabea, ikusi zuela ere ugarte hura jokoaren lupanar baten gisan, prostituzioa eta droga leku paregabeko gisa eta jadanik turismo salbai baten abanguardia gune gisa. Ezaugarri gisa omen dugu humanoek, hildakoetaz dugun kultoa eta biziaz haratagoaz dugun sinesmena. Ezaugarri horiek dituzte omen bideratzen erlijioneak eta sainduen kultoa. Hala gertatzen da hinduismoan edo katolizismoan bainan baita ere “erlijio” laiko diren leninismo edo maoismoan.

On edo txar, xuri ala beltz ? Puntaren puntan Fidel doi bat gris ikus dezakegu. Hilek aurpegian duten gris kolore harekin estalirik edo. “Cuando Sali de Cuba deje mi vida, deje mi amor…” dio omen bertako kantu batek, gipuzkoar lagunak erran zaukunaz.

Inpresio mixto eta gazi gozoarekin itzuli omen zen Kubatik. Bere azken hitzean azpimarratu zaukun, gauregungo Kuba “apurtuko” delarik, segituan beharko litaikela gisa bereko erresuma edo herrialde bat eraiki beste nunbait: Herri libre bat, bere buruaz eta bere iraganaz harro, bere kulturaz jabetua, edozoin inperialismo motari aurpegia emango diona eta globalizazio salbai eta apurtzaileari bestelako balore eta irrizpideak josiko dituenak, etorriko diren belaunaldieri independentzia eta libertatea ipar orratz gisa goretsiz.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).