Ipar Euskal Herriko ikasleen %67k ez dute harremanik euskararekin


Berria.eus-etik

Ipar Euskal Herrian eskolatuak diren ikasleen %66,9k ez dute inolako harremanik euskararekin. Hala erakusten dute Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritzak 2024-2025eko ikasturterako eman dituen datuek. Ama eskolatik lizeora bitarteko mailetan 52.367 ikasle izanen dira aurten orotara, eta frantses elebakarrean arituko dira horietako gehienak. Euskarazko irakaskuntzan doi bat datu hobeak badira ere, azken bost urteetan ez da sumatu funtsezko bilakaerarik. Bai sare publikoan eta bai pribatuan, ama eskolan euskara hutsean aritzeko hautua egiten dutenak gero eta gehiago dira, eta, lehen mailan, elebiduna emendatu da. Ikastoletan, bigarren mailan ikusten da emendatzerik handiena.

Ikus jatorrizko artikulua hemen: https://www.berria.eus/euskal-herria/ipar-euskal-herriko-ikasleen-67k-ez-dute-harremanik-euskararekin_2134442_102.html

Ez da erraza Ipar Euskal Herriko irakaskuntzaren datuak eskuratzea. Duela bost urte hasi zen BERRIA eskaera egiten, eta, orduan, EEP Euskararen Erakunde Publikotik jaso zituen. Gerora, erakunde publikoak datuen berri emateari utzi dio. Iaz, Bordeleko errektoretzak plazaratu zituen, baina, geroztik, duda sortu da eman zituzten datuak zuzenak ote ziren: epeak ikusita, badirudi duela bi urteko datuak zabaldu zituztela. Aurten, akademia ikuskaritzara jotzea erabaki zuen BERRIAk. Urri hasieran egin zen lehen eskaera, eta bi hilabetez harremanetan izan ondoren, azaro bukaerarako jakinarazi zituzten datu zehatzak azkenean. Iturrien nahasteak zailtzen du aztertzea urte batetik bestera zer bilakaera izan den.

Ama eskolan eta lehen mailan dira gaur egun datu onenak euskararen ikuspegitik: EEPk hor egin du indar handiena azken urteetan. Ipar Euskal Herriko eskolen %66k proposatzen dute mota bateko edo besteko euskarazko irakaskuntza. Ama eskolan sail elebiduna doi bat apaldu da, baina ikasgelan osoki euskaraz —infografian, %100 Euskaraz— ari direnen kopurua azkarki emendatu da: 1.009 ikasle ziren 2019ko sartzean, eta 1.621 dira aurten. Ikastoletako murgiltze ereduan eskolatuak direnen hein berean gelditu dira. Halarik ere, ama eskolan diren ikasleen erdiak frantses hutsean ari dira oraindik.

Lehen mailan euskarazko irakaskuntzan diren aukera guziak emendatu dira: puntu bat gehiago murgiltzean (%10,3), bi puntu gehiago elebidunean (%29,9). Azken urteetan, %100 euskaraz egiten dutenak ere badira: %0,4 dira. Irisarriko eskola publikoko ikasleak dira hor, besteak beste: lehen urtean, euskara hustean dituzte lehen hiruhilekoko eskola orduak; ondoren, %75 eginen dituzte euskaraz, hirugarren urtea bukatu arte. Laugarren eta bosgarren urteetan, oren parekotasunean oinarritutako elebitasunarekin segituko dute. 2023ko ikasturte hasieratik proposatzen dute formula hori. Oraingoz, ez da hedatu gainerako eskoletara. Lehen mailan ere frantses elebakarrak dira nagusi (%58,6), proportzioa doi bat apaldu bada ere.

Bigarren mailan, eskas

Bigarren mailan du euskarazko irakaskuntzak funtsezko arazoa. Lehen mailan euskaraz hasten diren anitzek uzten dute bide hori kolegiora heltzean, eta zenbateko hori gutxi apaldu da azken urteetan. Bai publikoan eta bai pribatuan, elebidunean den ikasle kopurua emendatu da, baina elebakarrean direnak ere hein berdintsuan ugaritu dira. Ikasturte honetan, %70,4 izanen dira frantses hutsean arituko direnak.

Lizeoan are okerragoa da datua: baxoa prestatzen duten hamar ikasletik bederatzi ari da frantses hutsean. Euskarazko irakaskuntzan ari direnak arras gutxi dira: %4,8 dira euskarazko murgiltzean ari direnak, eta %5,1 sail elebiduna hautatua dutenak.

Nabarmentzekoa da, hala ere, Seaskak zer bilakaera izan duen bigarren mailan azken urteetan. Kolegioan ikasle batzuk gehiago ditu —bost ikastetxe dituzte gaur egun—, baina Bernat Etxepare lizeoan nabari da emendatzerik handiena. Lanbide heziketako saila ireki dute azken urteetan, eta ikasle kopurua azkarki emendatu da. 363 ikasle ziren, eta, bost urteren buruan, 534 dira. 2017an ireki zuten Baionako lizeo berria, eta jadanik txiki gelditu da. Lantalde bat gogoetan hasia da beste lizeo bat irekitzeari buruz.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude