Ikerketa zientifikoa beharrezkoa da, ondotik ezagutza transmititu eta dibulgatzeko. Gaur egun, Ipar Euskal Herriko lurraldeari dagokionez, zailtasunak agertzen dira bere historia dokumentatzeko, honen irakasteko eta ezagutza transmititzeko. Testuinguru horretan, Ipar Euskal Herri mailako historia idaztea posible ote da. Peio Etcheverry-Ainchart-ek animaturik, parte hartu dute; Xabier Itçaina Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean (CNRS) ikerlea, Emile Durkheim Bordeleko Sciences-Po ikerketa zentrotik, Maite Urmeneta Historia-Geografiako irakaslea, Bixente Irigarai Baigorriko Mehaka interpretazio zentroko animatzailea eta Philippe Etchegoyhen Zuberoako historian berezitutako idazlea.
One thought on “«Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da?» mahai ingurua”
Comments are closed.
Debate ederra !
Betidanik entzun diat , euskaldunak , ez ginuela idazten . Benetako gezurra .
Anitz idatzi izan da herri huntan . Astapenean Phénicio/Carthago alfabeto eta Greco alfabeto batekin . Edo biak nahasi batekin . Geroago sartu zen Latinazko alfabetoa .
Bainan kasik denak galdu dira , eta egia da galtzen ari direla gaurko egunean ere .
Wisigoth eta gero Vikingoak erre zituzten Lapurdum , Iluro ta ainbertze herri . Geroago Protestanek hainbat eliza eta monasterio suntsitu zituzten Béarnon . Frantziako Iraultzan ere , Sorde-eko abadia erre .
Maleroski , etxe bat saltzen delarik , bere paper zahar guziak erretzen dira baratze bazter batean . Badago lana egiteko , paper zahar guzien salbatzeko . Eta partikulazki , apez sortze etxeetan .
Gure artxiboak Europan guzian bareatiak dira , Parisen edo Gallica , Londres-ko dorrean , Vatikano artxibo sekretuan , Simancas-ko gazteluan .
Badago lan !!