Independentzia eta ongizatea

Independentzia&OngizateaAzkenaldian eztabaida eta gogoeta handiak daude Euskal Herriaren independentziaren arrazoien eta helburuen inguruan. Batzuen ustez identitatearen eta hizkuntzaren gaia kendu behar da independentziaren aldeko kanpainatik. Ez omen da jendea argudio horiekin konbentzituko, alderantziz baizik (konbentzituak direnak jadanik konbentzituak omen direnez, konbentzituak ez diren horiei begira mintzo dira, bistan da). Jendearengana heltzeko, ongizatea aipatu behar dela aldarrikatzen dute ozen, hainbat lagunek. Zertarako euskal estatu bat? Ongizatea lortzeko. Arriskua dauka biak kontrajartzeak.

Garbi da ez litzatekeela euskal estatu baten aldeko aldarrikapenik, oinarrian ez balitz zapaldutako identitate baten arazorik. Madrildarren edo paristarren identitate bera bagenu, estaturik ez genuke eskatuko, ez eta ere ongizate hobe baten izenean.

Hobeki biziko ginateke gure estatu propioa bagenu?

Sozialki edo ekomonikoki, boterea gure eskutan izanez gero, dudarik gabe. Beti izanen da norbait, ordea, kontrako argudioak ekarriko lituzkeena: gehiago kostako zaigula bizimaila duina lortzea, Estatu handi baten “babesik” gabe nekez erantzunen diegula zenbait beharrei, energetikoki guztiz dependenteak izanen garela eta abar.

Espainiako ekonomia kinka larria jasaten ari den garai honetan, badirudi aiseago izan daitekeela jendeak Espainiatik bereizi nahi izatea. 2008tik hona, ordea, halako asmoa duen jenderik ez da anitz hauteman Euskal Herrian. Espainiako oraingo politikarekin ados ez direnek Podemosen alde egin dute, ez Espainiatik ateratzearen alde.

Eta ekonomiaren zikloa aldatzen bada, eta Espainiaren egoera hobetzen bada, Espainiatik apartatzearen aldeko argudioak ahulagoak izan daitezke.

Hobeki bizi nahi izatearen argudioari erantzun gaiztoagoak eginen dizkion jendea badago, ongizatea lotuz eskuineko argudioekin, elkartasun faltarekin, aberastasunak partekatu nahi ez izatearekin…

Europako (are gehiago, munduko) beste leku batzuekin konparatuz, ongizate hobea duten herriak baldin badira ere, Euskal Herriko ongizate maila hain apala ote da? Euskal Herrian berean, zenbait lekutan bederen, franko burgestuta bizi gara. Eta beharbada burgesia maila  hori lortu izanak ahultzen du independentzia gogoa.

Haatik, Euskal Herrian ere desorekak badaude, lurraldeen artean edota eskualde batean berean. Euskal estatu batek bermatuko luke aberatsen eta pobreen arteko oreka bat? Bi edo hiru etxe dituzten herritarrek onartuko lukete zerga gehiago ordaintzea nekez bizi direnak hobeki bizitzeko? Hauteskundeetan gertatu berri denak ematen ditu pistak erantzun bat aurkitzeko.

Espainiako oraingo politikarekin ados ez direnek
Podemosen alde egin dute,
ez Espainiatik ateratzearen alde.

Ongizatearen argudioak oinarri sendoagoak izan ditzake, hain zuzen, independentziaren aldeko jarrera ahulena dagoen lekuetan.

Haatik, segitzen bada pentsatzen independentzia EAErako izanen litzatekeela, kasu horretan ongizatearen argudioak ez luke hainbeste balioko estatu horretatik kanpo geldituko liratekeen Erriberarako edo Zuberorako, adibidez.

Azkenik, zer da ongizatea? Maila ekonomiko duin batean bizitzea bakarrik? Ongizatea aipatzen duten batzuek eta besteek ez diote erranahi bera ematen hitzari. Ongizatea da ingurumenari hainbeste kalte egiten dioten  azpiegitura handien erdian bizitzea? Hainbeste autobide, hainbeste hondakin, kalitate txarreko janaria, laneko baldintza estresanteak… Bizi-maila ekologikoagoa duen herri bat izanen genuke, estatu bagina? Horretan ere, aski da ikustea urtez urte zein indar politiko nagusitzen den hauteskundeetan, eta zein den haren politika.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Independentzia eta ongizatea

  1. Eni ere iduritzen zaut, gure kasuan behintzat, identitatea eta hizkuntza direla dudarik gabe independentziaren eskaeraren oinharriak.
    Ongi izaitea gehiago hitz emaitea nik ez nuke eginen; frantses sentitzen direneri beren identitatea abandonatzea ongizatea gehiagoren truk proposatzea bailitzateke, alegia, arerio politikoak erostea.
    Aldiz inportantea da erakustea kontziente girela aurkezten ahalko liratezkeen problema ekonomikoetaz, (desorganizazio ekonomiko, errepresio eta boikot ekonomiko et’abar ) antolatzen girela aurre egiteko.
    Iparraldean batez ere gure baserrietarik atera girenetik, buruan sartua dugu edo sartua digute beldur hori gure baitango konfiantxa galarazten diguna.
    Duda hori erabat legitimoa da eta ez dugu espantuekin edo ezikusiarena eginez izpirituetarik kenduko, alderantziz..
    Orduan erraiten badugu eta berriro ados niz, identitatea eta hizkuntza direla indepenziaren onharri eta ez beste edozer, horrek badu ondorio asko eta iragan hamarkadetako iritzi eta portaera asko berrikertu beharko ditugu.
    Urrengo artio

Comments are closed.