Joan den asteazkenean, abenduaren 4an, Baionan, Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraikiz ehun bat pertsonek parte hartu dute Baionako Cinq-Cantons plazan hurbileko saltegien ehorzketan.
Ekintza hori iragan da IKEAren lehen harriaren ezartze sinbolikoa antolatua izanen zelarik biharamunean, abenduaren 5an ostegunarekin eta bertan parte hartu dutelarik Jean Grenet (Baionako auzapezak), Alain Iriart (Hiriburuko auzapezak), Roland Irigoyen (Mugerreko auzapezak) eta Stefan Vanoverbeke, Ikea Frantziako lehendakari-zuzendari orokorrak.
Chopin-en ehorzketa martxarekin, Bizi!-ren militanteek, Mouguerre Cadre de vie elkarteko kideek eta Baiona hiri erdiko komertsante batzuek osatzen zuten ahukua Baionako karriketan ibili da, Ikearen koloreekin beztituak ziren 4 ehorzlek eramaiten zuten «Hurbileko saltegiak» izena agerian zuen kutxa beltz baten gibelean, oinezkoei eta komertsantei hil abisuak zabalduak zirelarik.
Cinq-Cantons plazarat heltzean, hil harri bat ezarri dute non irakurtzen ahal zen «Hemen dautza Hurbileko Saltegiak» eta hil-otoitza entzun dute. Bertan IKEAren etorrerak tokiko ekonomian dituen ondorio latzak azpimarratzen dira. Besteak beste, holako makro-proiektuetan sortzen diren lan postuak prekario edo segurtasunik gabeko ezaugarriak dituztela. Horrez gain, jakina azpimarratzen zuten nola hurbileko ofiziale eta saltegietan lan postuen galerak ere konduan hartu behar zirela egiazko irudiaren ukaiteko. Hain xuxen hau azpimarratzen zuen ekintzaren bozeramaileak «Enpresa ttipiak eta hurbileko ofiziale eta komertsante ttipien trebetasun edo jeinua dira lehenik sakrifikatuak izanen kanpotik etorritako kapitalen probetxurako» erran du hizlariak.
Hots, Bizi!ren ekintzak argi utzi du Ikearen etorrera lan postuen sortzeen gatik txalotua bazen ere tokiko hautetsietaz, epe ertainean izanen diren lan postu galtzeekin beharko dela Ikeak fitesko aintzinean emaiten duen kolore “sozial edo gorri” hori berriz balioztatu edo estimatu.
Bestalde, azpimarratuak izan dira, Mouguerre Cadre de Vie eta Bizi!k egin dituen hitz hartzeetan, Ikeak bere dendak energia xahutze ikuspundutik “berde” (ia positibo) bezala aurkezten baditu ere, makro-proiektu horrek urtero hunkitu nahi dituen 8 milioi bezeroek beren autoekin eginen dituzten berotegi efektuzko gasen isurketak. “Gainera, Ikea Ametzondo gunean eraikiko da. Arlo ekologikoari dagokionez, Ametzondo bezalako gune bat betoiztatua izaitea kezkagarria da. Alabainan, Ametzondo errex urpetua izaiten ahal den gune bat da, biziki garrantzitsua uraren ziklo naturalean zeren euri haundietan bertan urak atxikitzen dira aterabideen arazoak ttipituz. Konduan hartuz aldaketa klimatikoak uholdeen intentsitatea haundituko duela, zer izanen dira betoiztatze horren ondorioak ? Nork ditu kalte material eta psikologikoak asumituko.” zion Bizi!ko hizlariak.
Irakurketa horren denboran, beste militante batzuk hil-otoitza banatzen zieten ehorzketarat hurbildu ziren oinezkoei eta komertsantei.
Bizi !ko manifestatzaileen bozeramailea den Mano Heu-ren arabera «Gutarik bakotxaren eroste ekintza bat bozka bat da. Tamalez berantegi bada zentro komertzial horren eraikuntza saihesteko, eta eskualde honetan diren beste proiektuen gelditzeko, hiri erdiko ofiziale eta saltegi ttipien ehortzea ez da halabehar bat ! Bainan horretarako behar ditugu sustengatu eta tokiko kontsumoa lehenetsi. Hauta dezagun bizitzeko nahi dugun mundua.»
Ikéa à Bayonne (ou ailleurs) est une des plus grande catastrophe économique et sociale qui nous soit tombé dessus car :
1°)Les 600 licenciés directs de Capdevielle(meubles et+) et autres producteurs locaux liés à cette entreprise en faillite et autres( Bois et Chiffons,coopératives basques ALKI,etc..;)voient disparaitre des emplois de producteurs-créateurs locaux(+matériaux locaux,création locale etc..) avec,conséquence de cette faillite, l’interruption venant de l’extérieur à la région donc entrant dans l’économie locale ,de millions d’€uros !Ceci pour la vente ailleurs de “notre” travail- fait ici , avec du bois d’ici…!
2°)Une très grande part d’impôts est, de plus, immédiatement demandée à l’économie locale ,en crise grave ,pour accueillir , sur de somptueux terrains aménagés en traquenard, une entreprise totalement étrangère à la région et ,jusque là, à son économie captatrice…,
3°) Cette entreprise exploitera ,à vil prix ,les matériaux (teck,+) du tiers monde ,revendus par nos soins, avec des coefficients multiplicateurs et exploitera la “viande-ouvrière”(sans sécu,sans retraite,sans protection au travail,etc) de ces tiers-pays où les syndicats sont inexistants ou “surveillés” ,comme en France,chez..Ikéa ou pire encore!!!!
4°) Ikéa vend sur ses catalogues identiques, en France et en Allemagne ,ses mêmes produits de 20 à plus de 40% plus chers en France qu’en Allemagne!TOUS! Nous en avons, vous pouvez en avoir ..la PREUVE!!! Pourquoi? Et vive la France de Grenet et autres tristes “élus”!
5°)Ikéa va embaucher ( et surveiller étroitement) des vendeurs du pays basque, pour prendre le plus possible, d’ argent à leurs frères-acheteurs mis en confiance par un des leurs , lequel aura l’obligation de faire du chiffre! Il leur vendra des produits d’ailleurs-bradés et “vantés’ outrageusement par la publicité-propagande de “Sud-Ouest” entre autres collaborateurs!…. Si leurs frères-acheteurs sont sans emploi…. la faillite de notre pays n’est pas loin!
6°) Enfin, La plus grosses partie de l’argent sucé ici par ces scandinaves va partir ,sans attendre le réveil de notre région, gonfler les caisses d’un astucieux “NAZI” que les millions de morts subis par le monde en 39-45, n’a contraint ni au repentir ni à la misère! Au contraire! Honte à Grenet et à tous ses affidés pour ce sale coup!
IKEA-ren aurka boikota edo Larzacen egin zena bezalako mugimendu bat antolatu./ Contre IKEA le boycot ou bien organiser un mouvement comme celui du Larzac.