Frantziak euskara ez duelarik lagundu nahi, ez du nahi…
Hilabeteak pasatzen ari dira eta frantses Estatuak euskararekiko duen posizioa gero eta argiago erakusten digu: ez du euskara lagundu nahi eta ez du lagunduko. Alta, aintzinatze batzu izanen zirela erran zuten alde batetik hizkuntz murriztuen legearekin eta bertzetik zirkularrarekin.
Lehenak, Frantses hizkuntza, administrazioaren hizkuntza bakarra izan behar zela azkartu du. Bigarrenak, herriko etxeen laguntzak ikastolekiko murrizten ditu.
Aintzinatzeak izan behar ziren…beti itxoiten ditugu.
Batzuk oraindik dudatzen bazuten, orain argi da euskara hil nahi dute.
Frantziak ez gaitu inoiz lagundu, ez dira orain hasiko
Frantzia, 50 urtez, gure hizkuntza erahiltzen enseatu da baina euskaldunon borondateari esker euskara bizirik atxiki dugu.
Izan ere, horrek ikaragarriko lana galdetzen digu, Ikastola guzien ekimenak eta Herri Urrats antolatzeko. Gainera, ekitaldi horietan kasik soilik euskalzaleak hurbiltzen dira. Beraz erran daiteke ikastolen garapena beti euskaldunek diruztatzen dutela.
Eta Frantziak noiz? Inoiz!
Orain arte, eraikuntza inbestimenduentzat ukan ditugun laguntza guziak Herriko Etxeengandik eta Kontseilu Orokorrarengandik etorri dira.
Frantses gobernuak ez du sekulan euro bat ere atera.
Gure Ikastola, Herri eskola, Frantziari da sustengatzea ere bai
Euskaldun asko entzuten direlarik “frantses Estatuari dagokio Ikastolak finantzatzea”. Egia dute! “Ikastola, Herri Eskola” nahi dugunez Frantziari da finantzatzea.
Beraz horra guk dugun funtsezko galdera: nola egin Frantses estatuak ordain dezan?
Frantses legedian atxeman behar dugu irtenbidea
Prefetak eta Suprefetak oroitarazi diguten bezala, legea legea da, eta haien errola Frantses Errepublikaren legea aplikatzea da eta ez legea aldatzea Euskara laguntzeko. Hori legegileen (deputatuen) errola da.
Beraz, bi irtenbide ditugu:
Lehena, frantses gobernatzaileeri legea aldatzea galdegiten diegu. Horrek hanbait galdera pausarazten dizkigu. Onartuko al dute? Proposatuko duten legea egokia izanen ote da edo zirkularra bezalako maskarada bat aurkeztuko ote dute? Zenbat denbora hartuko du?… Irtenbide honekin argi da heien borondatearen esku girela.
Bigarren aurkera frantses legedian ataka ezina den irtenbide bat atxematea da: dohaintza.
Frantses legedia gure alde erabil dezagun! Dohaintza eginez frantses Estatuak ikastolak finantzatuko ditu
Frantses legediaren arabera, interes orokorreko elkarte bati dohaintza bat egiteak dohaintzaren zamaren %66a berreskuratzeko eskubidea ematen dio zerga erredukzio gisa (zergak ordaintzen dituen dohaintzaileari[1]).
Horrek erran nahi du, Seaskaren Lagunak elkarteari dohaintza bat egiterakoan %66a Frantses Estatuak ordaintzen du.
Adibidez, euskalzale batek 300€-ko dohaintza bat egiten badu Seaskaren Lagunak-eri euskararen alde hunek bukaeran 300*(1-%66)=102€ pagatuko du, eta frantses Estatuak 300*%66= 198€ !
Bukatzeko, euskararen garatzea frantses Estatuari ordainarazteko sistema bat existitzen da, hau da dohaintza. Orain, euskalzale guzien esku da dohaintza bat egitea frantses Estatua ordainarazteko.
Seaskaren Lagunak-eri bakotxak dohaintza bat eginez, bakotxak bere ahalen arabera, frantses Estatuak ikastolak azkenean sustengatuko ditu !
Dohaintza egiteko bi modu :
- Banku transferentzia bat eginez IBAN horretara: FR76 4255 9000 4441 0200 3328 497 / CODE BIC : CCOPFRPPXXX
- Txeke bat igorriz helbide honetara: Seaskaren Lagunak, Pouponnière Bidea, 64250 KANBO
Gurekin harremanetan sartzeko:
seaskarenlagunak ( @ ) gmail.com
www.facebook.com/seaskarenlagunak
www.twitter.com/seaskarenlaguna