Ijitoak, Frantzia eta Europa

VallstaIjitoak
“Manuel Valls-ek dioenez, romak ezin daitezke integratu, haien kanpamentuak desegin behar dira eta beren sortherrira bialdu behar dira.”

Errumania eta Bulgaria Europako Batasunean sartuz geroztik, etengabe eztabaidetan ari dira handik etorritako Ijitoen arazoak direla eta. Arrazoi osoa dute nomadek Europako Batasunak jendeen imigratzea onhartzen duelakoan oinharrituz, Europako Mendebaldera bizimodu hobe baten bila joaiten badira. Europako Ekialdetik gizamail oroetako herritarrak ildo beretik doaz 1990-tik, Ijitoak barne naski.

Aipatu bi estatu hauk Schengen gunean sartuta, arrazoi gehiago ukanen dutela esan gabe doa.

Ijitoez Valls ministroak eta lehenago Sarkozy presidenteak esandakoak ez ditugu gauza berriak. Jadanik XVIII mendean asmo berdinak baitzituzten Frantziako agintariek.

Jende (Ijito) horiengan bizimodu eraginkor baten sararaztea ezinezkoa litzateke, sortu direnetik lapurketa eta lizunkeria baizik gogoan ez baitute; horren eragozteko bide guztiak erabili beharko genituzke; bortxaz etxe batzuetan sartu, edo kolonietara herbesteratzen ez baditugu, gaitz honetatik ez dirogu Lapurdi askatu; hauetatik jarrera ona duten presunak badaitezke, zeinentzat tratamentua gogorra bailitzateke, interesa orokarrak hala beharko balu.

Horixe idatzi zuen Txegarai jaunak Du Pré de Saint Maur Bordaleko Intendenteari 1777-ean, Lapurdin Ijitoek egindako lapurketen karietara.

Txegarai jaunak esandakoa gogorregi asmatu zuela-eta horixe erantzun zion Bordaleko intendenteak;

Itsasokoen, barkoegileen eta salerosleen zerbitzuan nazio horren jendeek lan egin lezaten gauza hobea litzateke… eta Ijito gazteek ofizio dezente bat ikasirik, eta bizimodu berri batez gozaturik, betiko egoitza bat hartuko lukete, eta haien adibidea beste Ijitoentzat on litzateke”.

Erdarazko testu osoa 1925 garren urteko otsailako GURE HERRIA errebistak jartzen du. Artikulu honetan dana argitaratzea luzeegi den ber, bi esaldi nagusienak itzuliak izan dira.

Manuel Valls-ek dioenez, romak ezin daitezke integratu, haien kanpamentuak desegin behar dira eta beren sortherrira bialdu behar dira. Frantziako legeak dionez, nomadentzako guneak prestatu behar dituzte udaletxeek, leku hoietan oinharrizko garbitasunari dagozkien baldintzak – ura, argi indarra, zabor bilketa – izan behar direla. Dakikegunez, baldintza horiek errespetatzen ez dituzten auzapezeri ez zaizkie isunak ematen. Kanpamentuak suntsitu baino, beraz, zuzenago litzateke legea erabili eta errespeta araztea.

Mende honetan edo iraganetan etorritako Ijitoeri, naski lapurketak leporatzen zaizkie. Hori ezin da ukatu, bainan dagoen delikuentzia orokorrean ebasketa horiek sartzen direnez gero, delikuentzia txiki eta handiaren aurka gobernuek daramaten politikan sartu behar dituzte horren kontrako neurriak. Gaurko kinka aldi honetan, politikarien ustelkeriekin, internetaz bidez egin fraudeekin, estatueri eskapatzen zaizkien zergekin, dendetan gertatu lapurketekin eta bankuek egin maltzurkeriekin alderatuz, Ijitoek egindakoek benetan kopuru txiki bat osatzen dutela aitortu behar da. Honetaz gainera, kalean lapurtzen duten Ijito gazteak harrapatu beharrean, hauen esplotatzen eta zapaltzen dituzten mafiakideak atxilotu beharko lituzke poliziak.

Manuel Valls “Errepublikaren izenean” jakobina izanik, herrien integrazioa eta asimilazioa gauza berdintzat jo dezake. Ijitoen kasuan, integrazioa Frantziako legeak ezagutu eta errespetatzea litzateke, beren kulturari uko egin gabe; asimilazioa, aldiz, ohitura propio guztien ahanztea eta barne barnetik frantses hutsa bihurtzea. Azken hautakizun hori antidemokratiko da nere ustez, talde ethnikoen nortasuna errespetatzen ez duelakoan.

Azken bi mende horietan Ijitoen “integratzeko” estatuek antolatu zituzten ekintzek porrot egin dutela oharturik, beste bide bat eratzeko behar dela argi da. Herri guztietako Ijitoek beraiek elkarteak antolatu beharko lituzkete, inguruko gadjotak errespetatuz; hortarako beharrezkoa da zapaltzen dituzten mafia edo gaizkileen taldeak desegitea. Belaundi askotan Europako Mendebaldean ibilitako Ijitoek lan txikietan (Saskigintza, ikuskizunak, arropagintza eta abar…) ihardun dutela kontuan hartuta, hobeago litzateke Europako Ekialdetik jinikoek hildo bereran sar diten, Bukaresten bezala Pariseko kaleetan limosnaren eske ibili ordez.

Oraintsu hitz gogorrak ukan ditu Cohn Bendit ek M. Valls-en aurka, romen “integrazio ezinari” buruz, M Valls esandakoak 1936 urte aldean Judutarren arazoaz esanarekin antzik baduela aldarrikatuz. Aparteko bizitza kultural eta erlijio bat ukan arren, ezin daiteke esan bizi diren herrietan Judutarrak herritar guztiz arrotz direla.

Europako mugak ideki ondoren, Ijitoen joan etorriak eta onharpena gero eta zailago bihurtzen balinbadira, nola Judutarrek Palestinan estatu bat eratu zuten, nork daki Ijitoek arbasoen lurra duten Kashmiren gauza bera eskatuko ez dutenik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).