Urriaren 21ean, ostiralarekin, arratseko 20:30tan, Euskararen urtarokari, hitzaldi bat eskainiko du Gemma Sangines, TELP tailerren sortzaileak Donazaharreko Lutxibordan. Hitzaldi emaileak bere lanaren filosofia esplikatuko du eta beroan-bero, bizpahiru ariketa ere egiten ahalko ditugu. Gogoa eta bihotza indarturik, gure hizkuntzan eta gure gaitasunetan konfiantxa azkarturik jali behar ginuke bilkura hortarik.
Egun guzietako inertziak, politeziaz edo ausardia eskasez, gure hizkuntza uztera eta bestearen baliatzera ekartzen gaitu. Minorizatua da orokorrean euskara, eta guhaurek ere, jakinki, gure biziko espazio desberdinetan tokia apurtzen diogu.
Zirkulu infernal horren hausteko aholku eta jokoak eskaintzen ditu Katalunian eta Euskal Herrian gaindi Gemma Sanginesek. Bere lanaren filosofia esplikatuko dauku beraz ostirale arratseko solasaldian, eta beroan-bero, bizpahiru ariketa ere egiten ahalko ditugu. Gogoa eta bihotza indarturik, gure hizkuntzan eta gure gaitasunetan konfiantxa azkarturik jali behar ginuke bilkura hortarik.
Gaualdi hori Baxenabarreko euskara elkarteek bultzatua dute Euskararen urtarokari.
Urriaren 14tik 30erat 25 ekitaldi euskaraz Baxenabarreko 15 herritan eta azken eguna Baigorrin. Aurten programa oraino aberatsagoa!