Hitler ala Stalin?

Ukrainia

Otsailaren 24 horrek ene haur denborako bi data oroitarazten dizkit, ber gisakoak: 1939ko irailaren lehenean Hitlerren armada Polonian sartu zen, munduko bigarren gerla piztuz, eta 1941eko ekainaren 22an Sobiet Batasuna erasan zuen, bere oinari lehen tiroa botatuz. Jarraian ene gaztaroko bi data gogora etortzen zaizkit, gisa berekoak: 1956ko azaroaren lauan Sobiet Batasuneko tankeak Hungariako iraultza demokratikoaren xehatzen hasi ziren ezinago bortizki, eta 1968ko agorrila / abuztuaren 20an ber lanari lotu ziren Txekoslovakian, erresuma satelitetakoak lagun, haatik hor tirorik botatu gabe, herritarrak baketsuki jaikiak baitziren, erasoari halaber erantzunez: hor ez zen gerlarik izan. Ez dugu hobendun bila ibiltzerik: argi eta garbi, Putin Errusiako presidentea dugu erasotzaile bakarra, bortxatzailea, eta Ukraina da bortxatua.

Aitzakia OTAN era kunde armatua. Haatik Ukraina ez zegoen mendebaldeko aliantza horretan, eta bertako arduradunek ez zioten aterik irekitzen, Errusia ez ledin mehatxatua senti. Orain agian damutzen dirateke, pentsatuz beren artean onartu balute, Putinek bakean utzi beharko zuela. OTAN hori estakuru ederra, bereziki Amerikaren herrak itsutzen dituenen begietan: Errusia setiatzen omen du, gero eta gehiago ere, beti aurrera eginez. Baina mapari so bat egin diezogun: Frantzia baino 17 aldiz handiago den eremu hori nondik zepoan har daiteke, nolako sarean sar?

Euskal Herriak Espainia edo Frantzia korralatzen ahal balu bezalaxe. Mendebaldeko aliantza hori Errusiaren satelite ohietan sartua da horien gonbituz, nagusi ohiarenganik babesteko berek jinarazia. Oroitu behar da nolako harreman bortitzak jasan zituzten historian barna “Hartza” deitzen zuten auzo erraldoi horrenganik, dela “tsar” enperadoreen azpian, dela gero Sobiet Batasunaren menean. Mesfidatzeko arrazoi franko bazuten, eta Putinek berak oroitarazi dizkie azaroaren 22an, goizean goizik egin duen mintzaldian, ahoan bilorik gabe mundu guztiari adierazi baitu zer nahi duen: Errusia berriz hedatu inperio desagerturiko muga zabaletara, lehenik Ukraina irentsiz, egiazko nazio bat izatetik urrun delakoan, eta oinarrian errusiarra.

Gerla horrek ez du beste azalpenik behar, Putinen ahotik entzun dugu, eta errana betetzen hasia du.

Nor dugu Putin? Duela 22 urte botere gorenean sartua eta geroztik haren jabe jarria bozka faltsuz, diktadore harrapari bat, inperialista, eskuin muturrekoa. Herritarrak beldurrean atxikitzen ditu, harekin ados ez daudenak pertsegitzen, kazetariak bereziki, andana bat presondegiratuz, zenbait pozoiduz; bat, emakumea, tiroz erail du ezin jakin nork… Herrian hain gaizto dena, kanpoan nondik ona izan liteke? Demokraziarik ez du nahi atean, kutsaduraren beldurrez: populu aske batean, agintearen galtzeko arrisku handiena luke. XX. mendeko tirano bortitzenei pentsarazten dit, eta nori konpara dezaket: Hitler ala Stalin, zein luke modeloa?

Putini nola fida? Historia bere gisa leitzen du, bere gezurra sinesten, araberako propaganda hedatzen, hitza fite jaten, eta oroz gainetik zentzu guti erakutsi du gerla hain arinki piztuz, uste baitzuen Ukrainako jendea bere alde zuela, beraz egun gutiz partida irabazia zuela, ukrainar gobernua lehenbiziko goizetik lehertu ondoren. Ukraina xehaturik, orain zeinen aldi, non geldituko zaigu? Haatik munduan erantzun zabala piztu du, ahultzen ari zen OTAN erakundea berriz indartu, mespretxatzen zuen Europa biltzera behartu, potentzia politiko-militar bilakatzeko bidean sartu.

Beraz Hitler ala Stalin? Bien egite balin badu ere, ez bata ez bestea. Denborak aldatu dira, eta frantsesez norbaitek erran zuen bezala – ahantzia dut nor izan zen – “L’histoire ne se répète pas, elle bégaie” .

Mende berri honetan epopeiatik eleberrira jaitsi gara, baina prosa laua bertso menditsua bezain tragikoa bilaka daiteke noiznahi. Putin oraiko diktadore prosaiko bat da, diktadorea halere, izigarri bortitza eta lanjerosa, gerlaren edonora hedatzeko gai dena, su nuklearraz mehatxatzen gaituela.

Nork geldiaraz dezake? Agian errusiarrek berek, denentzat hoberena litzateke. Bitartean hor dago ukrainarren erantzun miragarria, baita pairamen izigarria. Noiz arte?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).