Hiri erkidegoaren ahulgunea agerian

"Zergatik ez hasi Euskal Herriaren independentziaren proiektuaz gogoetatzen, Ipar Euskal Herritik ere, eta Ipar Euskal Herriko herritarrei euskal estatua irudikarazten?"
“Zergatik ez hasi Euskal Herriaren independentziaren proiektuaz gogoetatzen, Ipar Euskal Herritik ere, eta Ipar Euskal Herriko herritarrei euskal estatua irudikarazten?”

Angelu, Miarritze, Bokale eta Bidarteko auzapezek hiri erkidego bakarraz gain beste aukera batzuk aztertzea eskatzeak sortu duen zalapartak agerian uzten du prefetak egin zuen proposamenaren ahulezia eta maltzurkeria.

Prefetak modu itsusian baztertu zuen gehiengoak adostu zuen proposamena, lurralde kolektibitatearena.

Horren ordez, beste proposamen batzuk egin zituen, eta zenbait eztabaidaren ondotik, batzuen postura onartu zen, hala nola hiri erkidego bakarraren alde egitea.

Duela urte bateko istorioak dira.

Orduan berean duda batzuk agertu zituzten hainbat lagunek: egitura hori ez zela gobernatzen ahal, eskumenen aldetik ez zituela bermatzen lurralde kolektibitatearenak, ez zitekeela hain erraz makurtu prefetaren eskaintza pozoitura…

Eta orain, iragar zitekeen bezala, auzapez batzuek beren dudak agertu dituzte. Hain zuzen, hiri handienetakoei ez zaie bidezkoa iruditzen egitura horren antolaketa, eta gobernaezina dela uste dute. Anitzek ez badute onartu nahi ere, eta auzapez horien kontra oldartu badira ere, erreakzio hori logikoa da. Jean-Jacques Lasserrek berriki Berria egunkarian erran duena ere kontuan hartzekoa da: “Ez da lurralde elkargotik hurbil. Lurralde elkargoak anitzez botere gehiago du zerga sistema eta eskumenen aldetik. Ez da egia erratea hirialde elkargoan eskumenak automatikoki bilduko direla”. Are gehiago, ez luke departamendua ordezkatuko: “Departamenduak bere eskumenak atxiki ditzan borrokatzen ari naiz. Eta atxikiko ditu. Ez da konkurrentziarik. Departamenduak sozial arloko eskumenak ditu. Herriarteko egiturak ez. Ez du nehoiz lortuko departamenduak daukan zerga sistema”.

Batera-k dio NOTRe legeak aurreikusten duela 2020rako aldatuko dela gobernatze modua. Eskumenen gaiarekin ere itxaropentsu daude batzuk. Frantzia ezagututa, eta Lasserrek berak aitortzen badu, sinesgarria ote da pentsatzea bilakaera hain positiboa izanen duela egitura horrek?

Adostasuna bazegoen Lurralde kolektibitatearekin. Prefetak desadostasunaren hazia erein zuen, egin zituen proposamenekin. Estrategia berri batekin Lurralde kolektibitatearen alde segitzeko ordez, proposamen horiek onartu dira, eta horrela desadostasuna landare bihurtu da, Ipar Euskal Herriaren ezagupen aukera ttipiena arriskuan ezarriz. Prefetak bere helburua lortu du.

Azken urtean batzuek kritikatu dute lurralde kolektibitatearen alde “tematzea”, bide hori agortua zela ulertarazi nahiz bezala. Eta beraz, onartu behar zen, eskatzen zena baino anitzez maila apalagoko eta dudako etorkizuna izanen zuen egitura bat. Orain, egitura hori bera arriskuan dagoenean, sekulakoa galduko bagenu bezala erreakzionatu da. Eskaera baten  ezetzaren ondotik, eskaera apalagoarekin konformatzeak eragiten du eskaera apalago horren defendatzaile sutsu bihurtzea.

Eta gero, proposamen oraino apalagoa baikortzat jotzea?

Beharbada alderantzizko bidea egin beharko litzateke. Lurralde kolektibitatearen ezezkoaren aitzinean, indarrak biltzen hasi are proiektu ausartago bati begira: independentziaz mintzatzen hasiz batetik, eta gure erakundeak eraikiz bestetik.

Garbi da Frantziatik ukapena baizik ez dela jinen, deblauki izan edo mozorroturik izan. Eta prefetaren  prosamenari bidea irekitzea gure zapalkuntzan sakontzea da, gure herriaren etorkizuna Frantziako estatuak zedarritzen dituen aukeretara mugatzea. Hesi horietatik ez daiteke askatasunik etor. Zergatik ez hasi Euskal Herriaren independentziaren proiektuaz gogoetatzen, Ipar Euskal Herritik ere, eta Ipar Euskal Herriko herritarrei euskal estatua irudikarazten?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).