Donapaleuko Zabalik elkarteak “hEskuara Amikuzen” dokumentala zabaldu du sarean. Baxenabarreko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan ezagutu duen hondamendiaren eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahaleginaren lekuko da. Eleketa programako hainbat artxibo erabili dituzte horretarako. Bestalde, Amikuzen euskaldun irrati bat sortuko da Urtarrilean Irulegiko irratiaren bermearekin. Euskal herri osoko jendearen laguntza beharrezkoa du irratiak indarrean abiatzeko. Hortarako crowdfunding bat abiatzen dute. Azkenik Unai Iturriaga eta Igor Elorza-rekin ostiralean abenduaren 22an iraganen den Garruzeko Bertso Afariaren berri ukanen duzue!
Zabalik elkarteak Interneten libre jarri du 2017ko urriaren 21ean Donapaleuko zineman aurkeztu «hEskuara Amikuzen» dokumentala, egileek honela laburbildu dutena: “Bertan lekukotasun desberdinen bidez, hainbat Amikuztarrek hizkuntzarekin duten harremana azaltzen dute sekulan egin ez duten bezala. Gaurko giroari behatzen bada, egun batzuz euskararik ia ez balitz bezala trebeska zenezake eskualdea. Haatik bestelako doinurik ere entzuten da azkenaldian, hizkuntzarekin harremana egunerokotzen ari den jendalde bat ari baita mihia zalutzen. Funtsean erabateko galera baten eta berreskurapen zantzuen kronika da dokumentala, protagonisten eskutik zuzenean“. Argia-n xehetasun gehiago.
Amikuzen ere bagitzan/k! Amikuztarren botza entzun dadin!
Gaur egun, Irulegiko Irratia Garazi aldean kokatzen bada, bere xedea izan da beti Baxe Nafarroa guziko Irratia izaitea! Azken urteetan Amikuztarrek bultzatzen duten Euskara eta Euskal Kulturaren arloko dinamika azkarrak merexi du suspertua izaitea. Amikuztarren Irratia, urtarrilean hedatzen hasiko da.
Irrati berri horren sortzeko beharrezkoa den materialaren erosteko zure laguntza behar dugu.Helburua: 16 000 €. Klika hemen parte hartzeko!
Garruzen bertso afaria 12/22an, Igor ELORZA eta Unai ITURRIAGArekin
Aurten, abendoaren 22an, ostirale arratseko 8etan, Zabalik elkarteak berriz ere bertso afaria antolatzen du Garruzen, herriko gela berotuan. Unai Iturriaga eta Igor Elorza jadanik ibiliak dira Amikuzen «Gu ta gutarrak emanaldiaren karietara. Oraikoan, BECeko finalatik 7 egunetara, segur motorrak beroturik eta umorez hurbilduko direla berak, bai eta hemen gaindiko bertsuzaleak oro. Haatik, lehen bai lehen izenak emazkitzue, email bat igorriz [email protected] edo telefono hau deituz : 06 81 51 96 83.