Herriak existitu behar du

Berriki, psikiatra eta psikoterapeuta baten kronika entzun nuen France Inter irratian: Robert Neuburger zuen izena, eta hark zioen pertsonentzat, ez dela aski bizitzea, baitezpadakoa dela existitzea, existitzen direlako kontzientzia edukitzea.

Hatsa hartzen dugun heinean edo bihotz taupadak dauzkagun heinean, bizi gara. Baina ez da aski.

Eta bikotekide bat edota lan bat edo biak edukitzearen funtzioetariko bat existentzia ematea dela argitu zuen. Hala nola, pertsona horrek bikotekidea baldin badu, bikotekide horren bitartez existitzen da, haren begietan existitzen da eta bikotekidea existiarazten du. Horregatik, bikoteen bereiztean, maiz haustura ere izaten dela zioen, existentziak zerbait galtzen duelako. Lana galtzean ere ez dela bakarrik soldata galtzen adierazi zuen: lan bat baldin badugu, okupazio bat dugu, funtzio bat dugu eta gizartean existentzia bat. Zenbat aldiz galdetzen diogu besteari zer lan egiten duen? Lanik ez badugu, existitzen ez garelako beldurra sartzen zaigula azaldu zuen Neuburgerrek.

europe-peuples-caucase

Ene ustez, gogoeta hori maila kolektibora ere zabal daiteke. Euskal Herria bizi da, euskara bizi da. Baina existitzen da? Batzuen begietan bai, besteen begietan ez; gisa batera bai, beste gisara ez. Munduko estatu-nazioak biltzen dituen Nazio Batuen Erakundean ez da existitzen, hasteko. Europako edo munduko kirol lehiaketetan ere ez dauka lekurik, euskaldunak Frantziako edo Espainiako selekzioetan ari direlako. Nortasun agiriak erakustean ere, euskaldunak ez dira existitzen: edo frantsesak gara, edo espainiarrak. Estatu gisa ez existitzearen eguneroko ondorio materialen zerrenda luzea da: herri barneko telefono deiak nazioarteko deiak izan daitezke Euskal Herrian, posta zerbitzuan beste hainbeste arazo, administrazioan ere bai, eta abar.

Kolektiboki, egoera hori ez dugu aise bizi. Hori adierazten du “Euskal Herria”, “Pays Basque” edo “Basque Country” hitza agertzean senti dezakegun plazera, existentzia ofizialik ez badugu ere, existentzia kolektibo ttipi baten ezaugarri direlako. Existentzia horren irudia baikorra izan daiteke edo ez, baina bederen gabezia bat estaltzen digu. Baina, funtsean, ez gaitu guztiz asetzen. Euskal Autonomia Erkidegoak badauka existentzia kutsu bat, baina ez da maila berekoa eta, bereziki, Euskal Herriari ez dio aitortzen existentzia bere osotasunean (are gutiago, EAEri “Pays Basque” izendapena emanez). Hizkuntzaren ofizialtasuna (edo ofizialtasun falta) ere existentzia kolektiboarekin lot daiteke. Iparraldean, euskara ez da existitzen, lagunartean edo etxean ez bada. Baina ofizialki, ez balitz bezala da. Eta horrek, bai kolektiboki, bai norbanako gisa, ulertarazten digu gure izaerak edo gure nortasunak ez duela baliorik besteen aitzinean. Ez garela existitzen.

Indibidualki ere, existentzia kolektibo horren beharra sentitzen dugu. Gure buruak aurkezterakoan edo definitzerakoan, zer lan egiten dugun bezala, zein nortasun dugun zehaztu ohi dugu. Frantses batek ez du ulertzen grina hori, existentzia kolektiboaren falta ez duelako nabari. Aleman bati galdetzen bazaio ea austriarra den, eta honek erantzuten badu, “ez, alemana naiz”, galdetu duenak ulertuko du erantzun duenak normala zen zuzenketa bat baizik ez duela egin. Euskaldun bati galdetzen bazaio ea frantsesa den, eta honek erraten badu “ez naiz frantsesa, euskalduna naiz”, erantzun horri aldarrikapen kutsua ikusten zaio (eta badauka), eta ez dute denek begi onez ikusten. Hori bera da existentzia ukatu baten lekuko, eta existentzia horren ukapena bizi ez dutenek ez dakite zer den, eta horregatik anitzek ez dute ulertzen aldarrikapen hori. Baina, funtsean, nortasun horren ukapenak ondorio psikologikoak ditu gure baitan, bai kolektiboki, bai indibidualki.

Orain, batek erran dezake herriak ez duela deus balio existentzia ofiziala baldin badu, baina ez bada bizi. Euskal estatu erdaldun bat zer litzateke? Zertarako existitu, herria hiltzen bada? Argi da, herria ez bada bizi, ez dela existituko. Baina argi da ere, ez bada existitzen, bizitzeko zailtasunak izanen dituela, bere existentzia ukatzen duten estatu horiek berek oxigenoa xurgatzen diotelako. Existituz, hatsa ukanen luke herri honek.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).