Aire : “Iparragirre abila dela”
1)
Airekoa edo hegazkina mende huntako bidaietan
Gauza normala eta arrunta bilakatu da denetan.
Flight 24 gunean
Ta edozien unean
ikus daiteke zenbat hegazkin baden gure zeruetan.
2)
Frankfurt, Miarritze, Calcutta, Hong kong, Los Angeles, Ouagadougou…
Zunbait orenez planeta bera baina hamainaka mundu.
Behin batian Loiolan
Bihar berdin Angolan
Ez belarri ta ez buru
Disantziek zer balio duten denek ahantzia dugu.
3)
Oren luzetan aulki berean ahal bezala jarririk
Filmaz filma bazkariz bazkari “hotessek” zerbitzaturik
Jate, edate, jate,
Mastikatze, irenste
Pazifik eta Atlantik!
Hau normala da milaka metro itsasoaren gainetik!
4)
Ahantzi zer den oin ta ahntzi zer den izter ta zer zango
Orain “auzoak” ukan s=daitezke gero eta urrunago.
Air France edo Luftansa
Low coxt konpainien fartsa!
Denek lema hau nahiago:
“Laino gainetik, fite, urrun ta zerua baino gorago!”
5)
Kerosen lortzen suntsitua utzi ipar Dakota izkina
Marea beltzez Mexiko golkoa kutsatu eta zikina
Zenbat karbono tona?
Zertan dugu ozona?
Zirkulu geldiezina!
Ah bai! Planeta bakarra dugu, beraz hartu hegazkina!