Jakes ARGUINDEGUY, Xabi HARITSCHELHAR eta Christian HEUGA-ren gutuna :
2008 an Beñat Inchausperen zerrendan sartu ginen , elgarrekin egin egitarau baten inguruan lan egiteko.
Zerrenda horrekin gauza andana bat egin ditugu eta nahi ginuke hemen aipatu Euskara eta kulturaren alde egin ditugunak.
Gai huntan, 2008 an hartu xedeak, osoki bete ditugu.
Ekintza hauek denen artean egin baditugu ere, parte haundi bat zerrenda hortako abertzale multxoaren lanari esker egin ahal izan da.
Ekintza horiek egin ahal izan badira, ez dugu ahanzten hauen bultzatzaile izan den Patxi Arotçarena Kulturaz arduratzen zen Auzapez ordea, arte hortan zendu dena 43 urtetan.
Zuen gain uzten dugu neurtzea, guk zer egin ahal izan dugun zerrenda desberdin horren sabelean.
Euskal herriko bertze herrietan bezala, hemen ere, argi eta garbi agertzen da, gure galdeeri erantzun bat nahi badugu eta haueri buruz zerbeit ardiesi nahi badugu, gehiengoa duen zerrenda ideki batean behar dela sartu. Minorian izanez, karrikatik oihu egiteaz bertzerik ez ditaike deus egin.
Urte hauetan porogatu ahal izan dugu, zerbeit zinezko ardiestea eta gure ikusteko moldea aurrerat eramaiteko, ez bada gauza erretxa ere, molde huntan jarraiki behar dugula gure lurraldearen zerbitzuko.
Ondoko 6 urte hauentzat, hasiak ditugun aintzinamenduak segitzea “Hazparne berriz erne” zerrendarekilan. Xehetasunak irakurtuko dituzue zerrenda hunen agerian edo ere : benat-inchauspe.fr web gunean.