Gezurretik… egia

Podemos ETA da Tele Madrid-en arabera
Podemos ETA da Tele Madrid-en arabera

Aburu ikerketak baieztatzen badira, Podemos garaile ateratzekotan da udazkeneko legebiltzar espainiarrerako hauteskundeetan. Garaipen horrek aldakuntzarik ekar ote lezake Madrilen Euskal Herriarenganako politikan? Madrileko prentsa neo-frankistak atera berri dituen artikulu batzu, fantasma hutsak ala aurreikuspegiak?

Syriza alderdiaren lorpen ederrak pentsatzerat emaiten zuen bezala, Podemos mugimenduaren gorakadak ere hotz ikarak eta beldurra eragiten ditu Madrilen eta Espainia guzian. Doi bat kontra egiteko eta ahal den neurrian Greziakoa ez errepikatzeko, zaharkitua den espainiartasunaren zentralismo betikoak bateria mediatikoa martxan jarri du. Eta denak balio du Pablo Iglesiasen zikintzeko. Hasi ziren Podemos chavismoarekin eta Irango poderedunekin lukeen harremana aipatzen. Hari beretik eta nola ez bestela, ETArekikoa ere ezin zen huts egin.

Azken asteetan Espainiako prentsa batean lerroak eta lerroak atera dituzte ahoan bilorik gabe frogatzeko Podemos ETA dela, edo bederen berarekin harremanetan dagoela.

ABC egunkariak hitz lodiz bere lehen azal bat ere plazaratu du berrikitan salatuz euskal presoek Podemos babesteko nahikari garbia luketela amnistia lege bat lortzeko asmoz. Artikuluaren arabera, ETAko sektore haundi bat amentsetarik ari litaike Podemosen garaipen batekin ondoko hauteskunde orokorretan.  Gisa hortan gobernurat heldu eta, kartzela politikari 180 gradoko bihurgune bat eman liezaioke eta epe labur batean euskal preso guziak hurbilduko lirateke Euskal Herriko presondegietarat. Alabainan, aski ez balitz bezala, hilabeta batzuk pasatzen utzi ta gero Pablo Iglesias lehen minixtroaren gobernuak amnistia lege bat bultza lezake jinkoaren lorian.

Itxaropena haundituz

Euskal presoek pozez hartu  omen dute Podemos alderdiaren garraipena europako hauteskundeetan eta uste dute mugimendu horrek sortu itxaropena iraunez eta haundituz joango dela hauteskunde orokorrak arte.

Hiru urte pasa dira ETAk bere ekinbidearen betirako uztea aldarrikatuz geroztik. Ez delakoan osoki desegin eta azken pundu hau aitzakitzat hartuz, Rajoyek ez du lipitik ere bere kartzela politika aldatu, beti bezala dispertsioarekin segituz. Eta  funtsean erakunde armatuak bere desagerpen oso eta betirakoa gauzatuz ere, hoberenean bere kideek soilik edozoin presok eskuratzen dituen abantailak goza litzazkete, sekulan ez askatze kolektibo masiborik.

Gisa hortan pentsatzekoa da, amnistia lortzeko esperantza edo bide bakarra dela PPko burua gobernutik botatzea eta hunen ordez Iglesias edo Monadero Podemosekoak Moncloan jartzea. Koherentzia osoz ETA edota
bere presoek pentsatzen ahal dute, oraindik badirela Espainian egiazko iraultzaile gorriak, haien aspirazioak ulertzeko eta bideratzeko gai direnak…

Baten batek analisatua luke jadanik Podemosekoek europarretan erabili diskurtso zati batzu eta Arnaldo Otegiren batzuk hitzez hitz berdinak direla.

Orokorrean anitzek uste dute Podemos eta ezker abertzalea
bide lagun izaiten ahal direla,
betitik batzuk pentsatu dutelako
egiazko ezker errepublikano espainiar batek
aldaketa zerbait ekarriko lukela
espainiar estatu osoan eta ondorioz
Euskal Herrian ere.

Estrategia elektoralaren aldaketa?

Beraz balitaike debate informal horrek euskal presoen munduan, eta ondorioz jakinarazten hasiak dira beraien inguruan, estrategia elektoral baten aldaketa eragin behar lukeela ezker abertzalearen munduan. Aldaketa horren arabera Amaiur koalizioak ez luke hauteskunde orokorretan aurkeztu behar eta, gisa hortan, ezker abertzaleko baseak masiboki Podemosi eman liezaioke bere botoa. Baten batek, halere, beldurra ere dio Podemosi, pentsatuz hauteskunde lehiaketa batean ezker abertzaleari zer nolako boto kopurua kentzeko gai den Podemos. Orokorrean anitzek uste dute Podemos eta ezker abertzalea bide lagun izaiten ahal direla, betitik batzuk pentsatu dutelako egiazko ezker errepublikano espainiar batek aldaketa zerbait ekarriko lukela espainiar estatu osoan eta ondorioz Euskal Herrian ere.

Jakina da engoitik euskal arazoari dagokionez, legegintzaldia bururatu arte espainiar gobernua ez dela zentimetro bakar batez ere mugituko. Aditu ainitzenzat alternatiba bakarra euskal panorama politikoa aldatzeko Podemosen garraipenean oinarritzen da. Konbentzituak dira Podemosekin akordio politiko iraunkorrak ahal direla egin, pentsatuz bakotxaren ADN politikoa berdintsua dela eta elkar ulertze haundia luketela bi entitate politikoek.

Bururatzeko nolabait, ulertua dukezue hau guzia hastapenean aipatu bezala Madrileko prentsa interesatu eta gobernutzale baten bateria mediatikoa baizik ez dela Podemosen gorakadari min egiteko eta trabak jartzeko,
betiko haritik tiratuz : gorriak gorriekin, Iglesias ETA da eta nik dakita zer… Eta azken finean nehork ez ustean , hau guzia egia bihurtzen balitz..?!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).