Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz-en aldeko aldarrikapena 2024ko Iparra Hegoa egunan, Seguran.

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko belarriprest andana badela baxoko ahozko handiaren denboran ahobizi batzuk entzuteko. Aurten ere, ekimen horrek bazterrak inarrosi ditu, Bordeleko errektoretzak ez baititu holako ekintzak maite.

Eztabaida politikoa da noski, frantses estatu jakobinistak ez baititu omen beste hizkuntzak onartzen; alta, ingelesez edo gazteleraz aurkezten diren ikasleek ahozko handia hizkuntza hortan pasa dezakete arazorik gabe.

Haurren eskubideei buruzko hitzarmenaren 30. artikuluak dio gutiengo etniko edo linguistiko bateko haurrak, edota jatorrizko herrikoak, eskubidea duela giza talde bereko beste batzuekin batera bere bizitza kulturala izateko eta bere hizkuntza erabiltzeko.
Frantziak izenpetua du hitzarmena baina erreserbak adierazi ditu 30. artikuluari dagokionez. Bereziki pentsatzen du bere lurraldean ez dela gutiengorik (ez kulturalik, ez linguistikorik), eta artikulu hau osorik baliogabetu du Errepublikaren lurraldean. 2008 urtean, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak «gomendatu» zion Frantziari erreserba hori ken zezan, geroztik ez da deus aldatu.

Nazioarteen mailako testuetan oinarritzen bagara beti, hizkuntza gutituen araudiaren hirugarren partean aurkitzen den 8. artikuluak argiki azpimarratzen du haur edo gazte batek eskubide osoa duela bere hezkuntza jatorrizko hizkuntzan segitzea.
Oraingoz, Frantziak ez ditu holako testuak izenpetu edo berretsi, beste hainbat hizkuntza bezala euskara arrotz egoten da bere herrian. Gaur egun, hezkuntza ministeritzan aipatzen dute gai sozial sensibleak kontuan hartzea; hots, frantses errepublikazaleentzat, laikotasunarekin lotuak diren gaiak.

Gaur egun, hezkuntza ministeritzan aipatzen dute
gai sozial sensibleak kontuan hartzea;
hots, frantses errepublikazaleentzat,
laikotasunarekin lotuak diren gaiak.
Ipar Euskal Herrian, azterketak euskaraz dugu gai sozial sensiblea.

Ipar Euskal Herrian, azterketak euskaraz dugu gai sozial sensible bat.

Emeki emeki, abertzale edo euskaltzaleen aldarrikapenak gero eta gehiago entzuten dira; hautetsiek ere onartzen edo asumitzen dute gaiari aterabide bat aurkitu behar zaiola.

Uztail hastapen honetan, euskaraz ikasten duten gazte guzien bizipena azpimarratu nahi dugu; eztabaida edo aldarrikapen guzien gainetik, pentsatu behar da haiek dituztela eguneroko trabak bizitzen behartuak zanki kurtsoak bi hizkuntzatan egitera, bat-bateko itzulpenak segurtatzera konposatzeko tenorean, hiztegi problematikak ezagutuz, baita noiztenka irainak edo tentsioak pairatuz ere ahozko handian edo beste azterketetan.

Eskubide linguistikoak dira aldarrikatzen noski, baina praktikan jokoan dena azken finean gazte batzuen hezkuntza justu eta duina da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude