Euskaltzaindia
Frantziako hezkuntza sisteman ari diren ikasleek bi azterketa adierazgarri gainditu behar izaten dituzte. Batetik, brebeta, kolegioan hondarreko ikasturtea bukatu ostean eta bertzetik, baxoa, hiru urte irauten duen bigarren hezkuntzako zikloa bukatzean, ikasleen ibilbide akademikoa biziki baldintzatzen duen azterketa. Azkena berebizikoa da ikasleentzat, bereziki, goi mailako ikasketak egin nahi dituzten gazteen geroan.
2017. urtera arte, brebeta euskaraz egiteko aukera zuten kolegioko ikasleek. Ordutik aitzina, alta, gibelera egin da, zientziak frantsesez ikastera behartu dituzte-eta ikasleak. Bertzalde, Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin baxoa azterketaren zati bat euskaraz egiteko adostasuna erdietsi bazen ere, adostasun hori bururatzeko urratsik ez da egin. Horiek horrela, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak kezkaz ikusten du gertatzen ari dena.
Euskararen Akademiaren aburuz, onartezinak dira, ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek bi azterketa horiek euskaraz osoki egin ditzaten, Frantziako Administrazioak paratzen dituen trabak eta, ikasleen aukera berdintasuna urraturik, hondarraldian gibelera egin dituen urratsak. Euskaltzaindiaren iritziz, biziki onartezina da jarrera hori, are onartezinago aniztasuna horrenbeste goraipatzen duen eta, estatuek berezko hizkuntzak babesteko xedez, eginahalak egin ditzaten aldarrikatzen duen Europan.
Afera horretan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Frantziako herri-erakundeei eskatzen die brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egiteko engaiamendua hartu eta hori segurtatzeko baliabideak jarri eta urratsak egin ditzaten. Eta ildo horretako ahaleginak egin daitezen, gutun bana igorriko die Ipar Euskal Herriko erakunde adierazgarrienei, Emmanuel Macron Frantziako presidenteari eta Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroari. Era berean, Euskaltzaindia harremanetan jarriko da Frantzian hizkuntza gutxiagotuen eremuan lanean ari diren gainerako akademia eta antolakundeekin gaia batera aztertu eta Europako erakundeen aitzinean ekimen bateratuak aitzinatzeko xedez.
Gora Euskaltzaindia Erakundea!.
Euskara Iparraldean edozein gaitan erabili ahal izan behar da, baita hizkuntza nagusia ere Français-ekin.
Iparraldeko EAJk, “elebitasunaren (Euskara/Français) eta normalizazioaren aldeko apustua egiten du arlo guztietan”.
Europar Batasuneko, Errusiako, Latinoamerikako, Txinako herritarrek, English hizkuntza ikasten dute.
Magreb-eko, Sahara hegoaldeko Afrikako herritarrek, Français hizkuntza ikasten dute.
“Frantziak Quebec-eko elebakartasuna (Français) babesten du”.
“Frantziak Iparraldeko elebitasuna ez du babesten”.
“Iparraldeko EAJk elebitasuna (Euskara/Français) beti bultzatuko du euskal gizartean.
“Euskadik Iparraldeko elebitasuna (Euskara/Français) babesten du.
Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Zelanda Berriak, Gibraltar-ek, Alemaniak, Espainiak, Poloniak Quebec-eko independentziari uko egiten diote.
Iparraldeko ikasleek, eskubidea eduki behar dute azterketa elebitasunez (Euskaraz/Français) egiteko.