Euskaldun fededun, edo aldaketa klimatikoari aurre egitea

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Météo-France egiturak PNACC delakoa argitaratu du azken egunetan, aldaketa klimatikoari moldatzeko plan nazionala. Azken honek ez du gidoi ezkorrena kontuan hartzen, bitarteko bat baizik. Hala ere, horren arabera, Frantses estatuak 2 graduko hozbero emendatzea ezagutuko du 2030ean, 2,7 gradukoa 2050ean eta 4 gradukoa mende bukaeran. Jakina da eta frogatua orain, Europa mundua baino gehiago berotzen ari dela.

Berotzeak ez ditu eskualde guziak berdin hunkiko; adituen arabera, Euskal Herriak ez du beroketa handiena ezagutuko, bizpahiru gradukoa; jakinez Korsikak adibidez 6 edo 7koa ezagutuko duela.

Aldiz, ur-jauzien aldetik, aise gutiago izanen dira udan. Météo-Francek argitaratu dituen ikerketak hartzen badira, mendiguneko herria den Larrainek adibidez ezagutuko ditu 7 egun biziki beroak (gaur batere ez) eta 29 gau beroak (gaur egun 2). Konkretuki, hiriak, laborantza eta osasun sistema behar dira aldatu eta berote handien jasatera prestatu. Klimatologo batzuek azpimarratzen dute bazterrak eta aktibitateak azkarki aldatuko direla eta galdera sinple hau pausatu behar dela gaurdanik : zein dira abandonatu beharko diren eskualdeak?

Oihartzun ilunak entzuten dira, erreakzio ezkorrak edo eskuin muturreko usain txarrak gauzatzen hasten dira hauteskundeetan; pentsatzekoa da Ama lurrak ezagutuko dituen aldaketen aitzinean, jendea arranguratuko dela gero eta gehiago eta aterabideak entzun nahiko dituela.

“Etortzen diren desafioen aitzinean,
mugimendu abertzaleak,
euskaldun komunitateak
bere sinesmenak errotu eta segurtatu beharko ditu.”

“Euskaldun fededun” izan da dudarik gabe euskal herritarra edo euskalduna ere izateko molde bat. Eragin edo funtzio handia ukan du Eliza katolikoak Euskal Herriko historian, bereziki XX. mendean, jakobinismoaren eta frankismoaren aitzinean euskal nortasunaren babeslekua izan zelarik. Funtzio hau galdua du, eta Iparraldean inposatu diguten apezpikuak nolabait fase bat bururatzen du. Gaurko iritzi honen helburua ez da Eliza katolikoaren eragina eztabaidatzea Euskal Herrian, baina bai gogoetatzea zein izaten ari diren, gaur egun eta etorkizunari begira, sinesmenak edo honela deituko duguna, fedea ere.

Fedearen etimologia hartzen bada, konfiantza hitzari lotua da. Etortzen diren desafioen aitzinean, mugimendu abertzaleak, euskaldun komunitateak bere sinesmenak errotu eta segurtatu beharko ditu. Horrez gain, euskal herritarrek, bereziki Euskal Herrira berrikitan etorri direnek eta etorriko direnek ere, mugimendu abertzaleak eskaintzen duen programaren edo proiektuaren baitan beharko dute sinetsi ondoko urteetan. Izan dadin Iparraldean ala Hegoaldean, azken asteetan ezker abertzaleak proposatu dituen bide orriak garrantzitsuak dira jendeen interesa pizteko eta, garai etsigarri honetan, esperantza pizteko tresna egokiak dira ere.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude