Euskal Herrian mugarik ez!

EHB2AJoan den larunbatean, EH Bai eta EH Bilduk deiturik, 200 bat lagun bildu dira Hendaia eta Saran “Euskal Herrian mugarik ez!” antolatutako elkarretaratzean. Ipar eta Hego Euskal Herria lotzeko errepideak berriz hesteko erabakiaren gibelean Estatuen borondate uniformizatzailea dela argi uzten du jarraian aurkituko duzuen deitzaileen agiriak. 

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, atzo hartutako ebazpena dela eta, «terrorismoaren aurkako borroka indartzeko» muga zeharkatzeko zortzi pasabide itxiko dituzte bihartik goiti baina, noiz arte iraunen duen zehaztu gabe.

Erabakia, Frantziako Barne Ministerioarekin eta Espainiako Gobernuak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan dituen ordezkariekin hitzartuta izan da. Mugen itxiera honek, Frantziar eta Espainiar estatuek, Euskal Herriaren barne bizitza baldintzatzeko edo zuzenki eten egiteko duten gaitasuna erakusten dutela salatu dute EH Baik eta EH Bilduk, konplexurik gabe. Nazio gisa ditugun urradurak eta arrakalak areagotuz. Ez da lehen aldia. Orain dela hilabete batzuk bi estatuek mugak itxi zizkiguten COVID19aren pandemia dela eta baita G7ren karietara ere, euskal herritarrei kalte ugari pairatuz.

EHB2«Terrorismoaren kontrako borroka» indartzeko argudioa aitzakitzat hartuta neurriz kanpoko presentzia poliziala eta giro sekuritarioa areagotuko direla nabarmendu dute EH Baik eta EH Bilduk. Gure Herria setio egoeran jarriko dute. Horren adierazle da Baigorriko opor zentroan berriki instalatutako militar akanpalekua. Orotara 4.800 polizia, jendarme eta militar mobilizatuak izanen dira operazio honetarako. Zer bilatzen dute indar polizial eta militar hedatze horrekin? Beldurra sortu nahi ahal dute bertako herritarrei?

EH Baik eta EH Bilduk uste dute bi Estatuek beraien izaera uniformizatzailea sendotzeko baliatuko dutela egoera hau. Euskal herritarren arteko harreman naturala, familiarra, afektiboa, kulturala, soziala, ekonomikoa, etab… eten egingo dizkigute, inposaketaren bitartez. Bestetik, azpimarratu dute erabaki horiek ez dutela ekarriko onurarik euskal herritarrengan.

Zentralismoaren aitzinean, inoiz baino behar handiago sentitzen dute EH Baik eta EH Bilduk nazio eta herri bezala bizitzeko, erabakitzeko eta, baliabide eta tresnak indartzeko. Demokraziaren hustutze honen aitzinean muga artifizialak desegin eta eremu naturala den Euskal Herria eraiki beharra dago, euskal herritar guztien artean, gure bizitzaren erabakiak hartzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Euskal Herrian mugarik ez!

  1. Mugaren ixte horrek ez du zentzurik; areago injustizia eta inkoherentzia dela esanen dut. COVID a eta G7 karietatik landa, azken denboretan behin muga itxi zuten 1974 garren urtean, Francoren Espainiako Gobernuak aginduta, Madrilen ETAk egindako atentatua Iparraldeko “sanktuarioan” antolatuko zutelakoan. Egun batetik batera muga zeharkatzeko pasaportea eskatu zuten, mugako langile eta salerosle asko nardatu zuena. Normalki aste bateko epe bat beharrezkoa da muga baten ixteko edo muga baten zeharkatzeko araudiak aldatzeko. Frantziako Gobernuak garai hartan ez zuen protestarik egin

    Oraingo kasuan “terrorismoa” da aitzakia. Baina noren terrorismoa? Aspalditik ETAren borroka armatua bukaturik dago; horretaz gainera, borroka armatuaren denboretan kontrola gehiago izanik eta, Hegoaldeko gudariek muga nahi zuten bezala zeharkatzen zuten; Frantzia okupaturik zegoelarik, judu iheslariak, erresistentzian arituak eta Bretainia Hauditik paraxutaz helduriko soldadoak bertakoen laguntzari esker mugatik barna joaiten ahal ziren. Zer egin zuten Frantziako agintariek GAL eta BBVE ak egindako eraso eta hilketen kontra? Horren karira ez zuten muga sekulan itxi, alderantziz oso irekia izan zen, eta haien basakeria egin ondoren, Hendaiako mugan GAL ekoak edo BBVE koak dei bat Madrilera egin ondoren, nahi zuen bezala iragan zezakeen. Djidahisten terrorismoa dela eta, Frantziako agintariek hiri handien auzo liskartsuetan edo integristen mezkitetan begira dezatela eta Euskal Herritarrak bakean utz bitzate.

Comments are closed.