Etxebizitza: aldaketak heldu dira, eta ospatuko dira!

PrintFriendly and PDF

Affiche fête Alda-ren bestaren kartela

Martxoaren 5ean, larunbatez, Euskal Elkargoak eztabaidatuko du, tokiko biztanleentzat eta bereziki lurralde honetako gazteentzat eta jendarte xumeentzat, urte osoan alokatzeko diren etxebizitzak desagertarazten dituen Airbnb tsunamiaren kontra hartu behar diren neurriei buruz.

Egun horretan berean, eguerditik goiti, Aldak besta bat antolatzen du. Bertan Euskal kostaldean erregularizatzea behartua izan den Airbnb multinazionalaren kontra, alokatzaileen egoera prekarioago bilakarazten duten iruzurrezko alokatze kontratuen kontra, alokairuen kontrolaren arloko aitzinatzean lortu diren, eta, espero dugu, Euskal Elkargoaz, Airbnb tsunamia geldiarazteko proposatzen dugun konpentsazio neurriaren bozkatzea, diren garaipenak ospatuko dira.

Garaipenak ospatzen dira. Eguerditik goiti Baionako español kultur zentroan, San Izpiritu auzoan, L’Esté karrika ttipiko 2., Atalante ohiaren gibelean, txaranga, euskal dantzak, hip hop eta Sevillako dantzak, kontzertuak (Les Fichus Calotins, DJ Bull), paella eta hainbat animazio segurtatuak izanen dira, Iparraldean, 2021eko ekainetik geroz eramana den «Airbnb kanpora! Aloitu, ez espekulatu!» kanpainari buruzko hainbat erakusketa eta proiekzioren artean.

Hobe da kandela baten piztea ez eta iluntasuna madarikatzea. Etapako garaipen hauek guziak garrantzitsuak dira, ez bakarrik beren baitarik, baizik eta egungo etxebizitza eta lurrraren arloko krisiari aurre egiten segitzeko jarraitu behar den bidea argitzen dutelako. Denek elkarrekin frogatzen dugu, egunez egun, kolektiboki antolatuz eta ikuspegi estrategikoa eta determinazioa uztartuz, gauzak alda ditzakegula. Etor gurekin horren ospatzera!

BénévoleALDA

Aldak oraino laguntzaileak behar ditu besta herrikoi honen antolatzeko. Laguntza mota guzien ekartzeko parada bada: muntaketan eta desmuntaketan lagundu, ostatu eta bazkaria zerbitzatu, pintxoak edo desertak prestatu. Motibatuak diren pertsonek beren izena hemen klikatuz ematen ahal dute.

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak