Etxalde ttipiak

EtxaldeTtipiak

Gehiegi hedatua den uste baten alderantziz, munduan zehar etxalde ttipiek dute janari eta hazkurri gehiena segurtatzen. Munduko erresumen bi herenetan etxaldeen %80a etxalde ttipiak dira. Hara Europako eta Frantses Estatuko laborantzaren argazkia.

Europa mendebalde huntan galdu egin dugu etxalde ttipien ohitura. Frantses Estatu mailan etxaldeen bilakaera aski ezaguna da: 70 hamarkadatik 2.000garren urterat 2 milioi izaitetik 700 mila eskas izaitera pasatu dira etxaldeak eta ordutik gainbeherak segitzen du. Azken datuen arabera etxalde guzien herena etxalde ttipiak dira. Ondorioz etxalde ttipien desagerpenak alde batetik etxalde bakotxaren bataz besteko eremuen emendatzea du ondorio zuzena eta bestetik laborari kopuruaren gutitzea. Errealitate gordin hori jarraikiz atzoko etxalde ertainak gaurko etxalde ttipiak dira. Zer bilakatuko dira bihar? Etxalde guzien diru irabazi apalak kondutan hartuz eta maiztasunez errepikatzen diren koiuntura zailak ikusiz, pentsa daiteke etxalde ttipien egoera besteena baino okerragoa dela jakinik eskuratzen dituzten diru laguntza publikoak (gehienez eremu eta hektara nunbreari lotuak) besteek eskuratuak baino apalagoak direla. Ipar Euskal Herriko 4.500 etxaldeetarik %40a etxalde ttipia da estatistika ofizialen arabera. Iturri ofizial horien arabera etxalde ttipiak dira gehien desagertu direnak, orotara desagertu direnen %68a baita mota hortakoa. Ipar Euskal Herrian gazteen laborantzan plantatze dinamika beste lekuetan baino hobea baldin bada ere, hamar etxaldetarik sei dira belaunaldien artean transmititzen azken urteetan. Bestalde PA departamenduko laborarien %40a 55 urtez goiti duenez pentsa daiteke ondoko urteetan erretretara partitze frango izanen direla. Instalatze dinamika oraino garrantzitsuak esplikazio bat baino gehiago du, besteak beste lurralde guzian den etxalde kopuru eta dentsitate maila.

Laborantzaren multifuntzionalitatea

Etxalde kopuruak nunbait eragina badu lurralde horren dinamika sozialean, bertako komertzio eta zerbitzuen kopuruan, bizitza kalitatean eta sortzen den ondare kulturalean. Hori jakinik laborantzaren multifuntzionalitatea berresteaz gain etxalde ttipiz osaturiko sare trinko baten mantentzeak duen eragina begi bixtakoa da. Diskurtso sindikal eta politiko “dominante” batek “errentagarritasuna” eta “lehiakortasuna” bezalako hitzak erabiltzen ditu ahoa beteka eredu bat ala bestearen emaitza ekonomikoak neurtzeko tenorean. Kontzeptu berak dira usu erabiliak etxalde ttipiak ez direla “errentagarriak” eta “lehiakortasun” falta dutela adierazten delarik. Kontzeptu hauek ez dira alta argiki definituak. Errentagarritasunaz ari girelarik zer erran nahi dugu, etxaldeak irabazirik ateratzen duen? Diru publikoa kondutan hartuz ala gabe? Etxalde bakotxaren emaitzaz ari gira ala laborantza sektorearen emaitza orokorraz? Emaitzez ari girela laborantzaren funtzio guziak ote ditugu gogoan? Emaitza finantziario eta ekonomikoetaz haratago dimentsio soziala eta ingurumenari buruzkoa hartzen ote ditugu? Frantziako laborantza minixteritzak eta laborantza munduko ordezkaritza gehiengoak etxalde ttipietaz duten ikuspegia “errentagarritasun” ahul eta “lehiakortasun” ezaren ustean oinarritua da zoritxarrez. Usteak usteletik badu alta, alde batetik belaunaldiz belaunaldi biziraun eta transmititu den etxalde ttipi ainitz baita gauregun oraino. Inpartzialki eta objektiboki so eginez hurbiletik xifreeri, harridura haundirik gabe diru laguntza publikoak baitezpadakoak dira etxalde mota guzientzat, izan ttipi ala haundi. Ohar gaitezke ere etxalde haundiagoek eskuratzen duten diru laguntza haundiagoetan oinarritzen dela “emaitza” hobeagoaren esplikapen bakarra… Laborari bakotxari diru laguntza bera emanez ikus daiteke emaitza hobeen hierarkia iraultzen dela. Diru laguntza publikoen banaketa arauak errotik aldatuz, eremu eta kabala kopuruaren ordez laborari kopuruan oinarrituz, ikus ginezake etxalde ttipiak direla besteak baino errentagarriagoak eta lehiakorragoak.

Kontraerran argiak

Ipar Euskal Herri mailako laborantza arloko ikerketa eta behaketa sakon bat eraman dute berrikitan EHLG eta ELB sindikatuak, Akitania Berria Eskualde Kontseilua eta Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin. Ikerketa eta behaketa horiek azaleratu dute kontraerran argia badela interes orokorra eta laborari bakotxaren interes indibidualaren artean. Alde batetik enpleguaren garapena, lurraldearen okupazio saretuagoa, emaitza ekonomiko orokor hobea eta diru publikoaren erabilera efikazagoa dira interes orokorra. Bestaldetik laborari bakotxaren interes indibidualak irabazi ekonomiko hobe baten ukaiteko produktibismoan barnago sartzera bultzatzen du, plantan jarri sistemaren berezko errentagarritasuna dudazkoa izanik ere diru laguntzen eskuratzeko aise eraginkorragoa izanki. Horrek erran nahi du diru laguntzen banaketa sistemak laborari bakotxari igorri keinuak bihurriak direla ororen buru sozialki eta ekonomikoki norabide txarrean jartzen dituelako kolektiboki. Ondoko PAC edo Laborantza Politika Bateratua negoziatzen ari girelarik Eskualde Kontseilua, Frantziako laborantza minixteritza eta Europa Komisioaren artean, gai izanen ote gira etxalde ttipien asuntoa sartzen agenda hortan? Hitzetarik ekintzetara, behingoz.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).