Etorri den hizkuntza borrokaz

Celaa andrea Sanchez gobernuaren hezkuntza ministroa
Celaa andrea Sanchez gobernuaren hezkuntza ministroa

Duela hogei urte, gutxi gorabehera, desagertu zen EGUNKARIA aldizkarian “Datorkigun gerla” izenburuko artikulu bat idatzi zuen Xabier Kintanak. Euskal Herrian bereziki, eta Iberiako beste nazioetan orokorki etortzen ari zen hizkuntzen arteko borrokaz ari zen. Duela egun batzuk ABC kazetan irakurritakoak gerla hori hasi dela argi eta garbi frogatzen digu: “Gaztelera ehortzi nahi duen legea presaka onartu nahi du Sanchez-en gobernuak.” dio artikuluaren izenburuak (“El Gobierno de Sanchez quiere aprobar con urgencia la ley que entierra el castellano“).

Bertako hizkuntza koofiziala den autonomi elkargoetan LOMCE Legea nola baldintzatzen zutenari buruz ari zen artikuluaren egilea. 2013-garren urtean ohartu zen bezala, Espainiako Estatuko hizkuntza minorizatuak gutxiesten ditu LOMCE legeak eta heziketaren ber zentralizazioa ekidin nahiaz, bertako hizkuntzei aukera eta gune gehiago eman nahi die Celaa andrea Sanchez gobernuaren hezkuntza ministroak. Dudarik gabe, Katalunian, eta naski Euskal Herrian eta beharbada Galizian gaztelerak dukeen etorkizunari buruz beldur dira Espainiako nazionalistak.

Espainiako herritar demokrata askok kontzientzia lasaia dute, konstituzioak bertako hizkuntza minorizatuak “babesten” dituelako. Baina babesa hori guztiz teorikoa da, denentzako gaztelera derrigorrezkoa delako eta bertako hizkuntzaren jakitea norberaren borondatearen arabera. Egoera diglosiko batean halako lege bat ez da nahikoa bertako hizkuntzaren berreskuratzeko eta osoki bizitzeko. Konstituzioaren artikulua bide horretan aldatu beharko luke eraginkorrago izan dadin: “Autonomi elkargoetan egoitza nagusia duten herritarrek gazteleraz gainera, bertako hizkuntza jakin behar dute”.

Bertako hizkuntza aurreratu, berreskuratu edo berpiztu den hiru adibide har ditzagun: Finlandia; Hungaria eta Israel.

1) Finlandiak bere Konstituzioaren 14-garren artikuluaren arabera bertako hizkuntza (Suomi) eta entitate kolonialistarena (Suedera) mail berean jartzen ditu eta denbora berean hizkuntza ofiziala eta nazionaltzat jotzen ditu. Hala ere denborarekin, indar gehiago hartu du Suomierak. (Erreferentzia “L’Europe des ethnies” – Guy Héraud – Presse d’Europe – 1963). 1970 urtez geroztik populazioaren % 92-a suomieraz mintzatzen da eta hezkuntzaren mail guztietan erabiltzen da; ohargarria da dakigularik XIX-garren mendean oraindik unibertsitateko hizkuntza suediera zela.

2) Austriako inperiokoa izanik, alemanera nagusitu zitzaion magyarerari Hungarian, baina abertzaletasunak bultzaturik indarra hartu du magyerak, askorentzat alemanera bigarren hizkuntza den bitartean.

3) Israelen kasuan hizkuntza liturgiko eta nahiko “mugatua” omen zen hebreera guztiz berpizturik izan da, non orain Israeldar guztiek mintzatu eta idazten baitakite.

Aipaturiko hiru kasu guztietan hizkuntza baten berreskuratzeak ez dio beste hizkuntzei kalterik egin eta, ABC- ko espainiolistek aldarrikatzen duten bezala ez dituzte alemanera, suediera, eta juduek mendetan zehar erabiltzen zituzten alemanera, errusiera, eta abar… ehortzi.

Imajina dezagun hiru belaundiren buruan euskara, katalanera eta galiziera ehunetik ehuneko neurri batean berreskuraturik direla; zer kalte emanen dio mundu guztian 400 milioi jendek erabiltzen duen gaztelerari? Kasu honetan hizkuntza nagusiez mintzatzen diren jendeen glotofobi adibide galanta badugu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).